1

Gaurkoan 60 hamarkadako kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Maurice Williams & the Zodiacs Nashvilletik (Tennessee) Rhythm & blues eta doo-wop abeslari talde estatubatuarra izan zen. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran aktibo izan ziren.  Jatorriz The Royals Charms taldeak bere izena Gladiolasera aldatu zuen 1957an eta Excelosera 1958an, […]

Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The […]

Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra, gure irratian ezaguna da dagoeneko. Hainbat disko plazaratu ditu orain arte, berriena pasa den urtean kaleratu zuen ‘Bost’ izenekoa. Duela bi aste Musika Bulegoak emandako saria jaso zuen. Ostiralean kontzertua emango du Leioako kultur Leioan. Aukera ederra berarekin hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201015_xabi_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioa Kaskezur talde iruindarrak ateratako hirugarren diskoarekin abiatuko dugu. Diskoan Joseba Irazokiren Euria ari du abestiaren bertsio bat gehitu dute eta bertan Irazokik berak jotzen du gitarra. Lehen entzunaldian Onddo taldearen oroimena ekarri dit, agian horregatik gitarra-jole beratarraren kolaborazioa, nork daki! Kaskezur taldearen disko honek Ihesi Doaz Animaliak du […]

Kutsidazu bidea Ixabel antzezlan musikala estreinatuko da bihar Arriaga antzokian. Ibilbide luzea egin du Joxean Sagaztizabalen eleberriak, oraingoan musikal gisa eratu dute. Patxi Barcok zuzendu du, eta dramaturgiaz ere bera arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Musika zuzendaritza Demode Quartet taldeko Joli Pascualenarena da. Talde hori asko inplikatu da proiektuan, eta […]

1

Gaurko saioan klasiko batekin abiatu du Pink Floy taldearekin. Talde britainiarra izan zen, 1960 eta 1970ko hamarkadetako itzal handietako  bat izan zen.  Bere musika estiloak, oso abangoardista, hasierako kutsu psikodelikotik rock sinfoniko eta espazialera bilakaera izan zuen. Taldeak ondo definitutako bi etapa igaro zituen, lehena Roger Waters eta Syd Barret […]

Muda du izena Thierry Biscaryren azken proiektua. Loraldian “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar.Proiektu berriarekin dator beraz, disko berriarekin, kantu berriekin. Baina beti bezala historiaz beteriko kantuak dakartza berriro ere , guren izan da  Thierry. Manez eta kobraken ostean dator Muda, ezberdintasunak handiena oraingoan sokak protagonismoa handiago duela. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201007_Muda.mp3 Deskargatu hemen.