Hazkunde prozesuan, sarri ikusten da gaztetxoen artean hanka puntetan ibiltzeko joera. Hori izan dugu hizpide Oier Gorosabelekin. Gehienetan ibilkera berez normaltzen den arren, kasu batzuetan arazoak etor daitezke: oinez ondo ibili ezina, mina bernetan, zutik egon ezina edo bizkarreko min eta desorekak, esate baterako. Egoera horri soluzioa emateko tratamendu desberdinak […]
Oier Gorosabel
Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak. Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, […]
Oier Gorosabel fisiterapeutaren tartea berreskuratu dugu. Ohiko den bezala gai baten bueltan aritu zaigu, gaurkoan; mina. Ederra litzateke minaren aurrean klik egin eta desagerraraztea. Batzuek badakite nola egin: begira Indiako fakirrak, ezpata gorputzean sartuta zirkinik egin gabe; edo erlaxazio egoeran zegoela bere buruari su eman zion Thich Quang Duc bontzo […]
Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: […]
Oreka bilatzearen inguruan berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutaren tartean. Posiblea da “oreka aurkitzea” da? bizkarra ez zuzenegi, ez konkortuegi; muskuluak ez gogorregi, ez bigunegi; gorputzaren simetria perfektua… Egoera hori aurkitu nahi eta ezinak, batzuetan, antsietatea sortzen du, askotan osagileok elikatuta: arazoa ulertu nahian muskulu, faszia edo energia desorekak aipatzen […]
Lau bat urte dira atal honetan kolaboratzen duela gaiak ez errepikatzearren, fisioterapiaren alde ezezagun askori buruz berba egin dugu: kardiologia, pediatria, digestioa, immunitate sistema… Hala ere, entzuleren baten iruzkin bat jasotzean («ia berba egiten dozun lepoko kontrakturen inguruan: estresa, konturatu gara oinarri-oinarrizko gai batzuk oraindik ukitu ere ez ditudala egin. […]
Denboraldiko akabuko KIROL ESKIROL egin dugu, eta hamaika kirol aztertu eta gero, LESIOAK ditugu zain, kirol-aje ozpina. Oier Gorosabel fisioterapeuta bisitatu dugu eta Ibai Zabala pilotari ohiak gorputzaren des-orekak aztertu ditu. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Euskal Herria Kirola elkartearen eskutik Markel Fernandez atletaren 400 metroko proban lortutako errekorra eta, […]
Adinean gora joan eta kirolean ezin diogu guru gorputzari errendimendu berdina eskatu, hauxe izan da Oier Gorosabel fisioterapeutak ekarri digun gaia. Egoera gainditzeko ezinbestekoa da adin eta egoera fisiko berriak onartzea. Kirola zure ahalmenetara egokitzen baduzu, gorputzaren arauak errespetatzen badituzu (beroketak, luzaketak, atseden denborak), zure adinerako moduko marka eta denboretan […]
Eskua igeltsuan sartuta izan du Oier Gorosabelek duela gutxi, hezurra apurtu eta sendatzeko prozesua azaldu digu. Hori dela eta, traumatologia eta ortopedia arloetan sakontzeko aukera izan dugu, gure burua ahal denik eta ongien sendatze aldera. Izan ere, askotan frogatu dugunez, ez dago osasun arazoa norberak izatea baino hoberik horretan espezialista […]
Gaur, ostera,fisioterapeuten eguneroko lana asko baldintzatzen duten pare bat fenomeno aipatuko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeuta: minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak. Amaitzeko, espekulazio txiki bat egingo dut. Minaren pertzepzio maila ez da beti berdina. Gure eguneroko bizitzan, gure gorputza suntsitzen eta berregiten aritzen da etengabe. Kirolak, laneko mugimenduek… gorputza higatzen […]
