Gaurkoan belaunaren funtzionamendua eta lesioen inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Belaunak baino esfortzu gehiago jasan beharra duten giltzadura gutxi daude gorputzean, eta, horregatik, lotailu eta tendoi sendoz babestutako artikulazioa da, mugimendu txar batek ez dezan giltzadura kontrako lekura eraman. Hala ere, belaunak mugitzeko ahalmen handia gordetzen du, gutxi gorabehera […]

Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeuta min edo gaitz batzuk elkarrekin dute erlazioaren inguruan mintzatu zaigu. Askotan ahazten da aulkiaren hankaren bat; esate baterako, sarri gertatu ohi da pazienteak batetik sistema digestiboko espezialistarenean txanda izatea eta bestetik dermatologoarenean, betiere elkarren arteko inolako komunikaziorik egon gabe. Gehienetan, gainera, sistema nerbiosoaren narritadura ez da […]

Moda eta osasuna ez dira, ez, nahaste ona. Gaur egungo fashion biktimen gizartean fribolitatea bizitzako arlo guztietara ailegatzen zaigu, eta osagileek ere lanean igartzen dute. Tentazioa da, egia esan: modako terapiak eskaintzen dituenak diru asko faktura baitezake artaldearen gustu aldakorrei egokitzen asmatzen badu. Eta bai: tamalez jendeak asko begiratzen dio […]

Gauza guztietan legez, osasun arloan ere sinpleak izan beharko liratekeen gauzak korapilatzeko joera dugu gizakiok. Gaixorik dagoenak sendatu nahi du; hala beharko luke, ezta? Bada, ez beti. Osagile baten ibilbide profesionalean zehar gauza harrigarri asko ikusten dira, eta gaurkoan halako kasu batzuk ezagutarazi dizkigu Oier Gorosabelek.   https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_OIER_katramilatzen_diren_gaixotasunak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko tartean laringearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Erronkarin abiatu dugu tartea izan ere bertakoa zen Julian Gaiarre kantaria, haren omenezko museoan kantariaren laringea dago ikusgai. Eztarri ingurua gorputzeko egitura garrantzitsuen topalekua da: garondoa, bizkarrezurra, jatekoaren eta arnasaren pasabideak, ahots-sokak, mihia, masaila, haginak… Hioide hezurraren inguruan antolatuta dagoen sistema […]

Gaurkoan fisioterapia tartean Belarriko minaz jardun dugu Oier Gorosabelekin. Belarriko mina, bere horretan, ezin dela gaixotasun legez hartu. Sintoma hutsa da, eta horren azpian ezkutatzen den gaitza bilatu beharko dugu azterketan: inguruko hezur eta giltzaduren arazoak (tenporalaren eta barailaren arteko giltzadura, mastoidea…), entzumen-hodiaren arazoak (infekzioak, buxadurak, artrosia…), eztarriko arazoak (infekzioak, […]

Gaurkoan sinusitazaren gaitza izan dugu mintzagai oier Gorosabelekin, betiko legez terapia fisikoaren ikuspegitik. Aurretik sinuei buruzko azalpenak eman dizkigu, sinuak, aurpegiko parte badira ere, nahikoa ezezagunak baitira. Sinuetan ez delako inolako prozesu fisiologiko ezagunik ematen; haien funtzioa estrukturala da batez ere. Sinua hezurraren egitura antolatzean gertatzen den berezitasuna da, zer […]

Gaurko irrati tartea bihotzerrea eta hiato hernia izan ditugu mintzagai. Lehenengo zerk eragiten digun aztertu dugu. Animalia baten erraiak sekula ikusi ez dituen pertsona batendako gaitza izaten da diafragma irudikatzea. Hala ere, merezi du saiatzea, gaurko gaian berebiziko garrantzia baitu muskulu honek. Gorputz-enborra solairu biko zilindro hutsa da; goiko solairuan […]

Gaur egunean, fisioterapiaren munduan gero eta gehiago hartzen dira kontuan kate muskularrak. Izan ere, bizitza errealeko mugimenduak ez dira gimnasioko makinetan egin ditzakegun bezain puru eta analitikoak, mugimendu askoren konbinazio desberdinak baizik. Horri kate muskularra deitu dio Oir Gorosabelek.  Esate baterako, arbolatik sagarra hartzeko mugimendu sinplean egitura askok hartzen dute […]