Lincoln Wayne Chips Moman Georgiako La Grange herrian jaio zen 1937an eta bertan ere hil zen 2016an. Gaztetxoa zela eskolatik ihes egin eta Memphisera jo zuen. Bertan, rockabilly talde pare batean jo zuen, baina laster Stax diskoetxean ekoizle, kantu egile eta soinu ingeniari bilakatu zen. Ipar Ameriketako herri musiketan (rock, […]

Flamin’ Groovies taldea 1965ean sortu zen Kaliforniako San Frantziskon. Roy Loney, George Alexander eta Tim Lloyd taldekideek osatua. Haieran The Chosen Few izan ziren eta, laster, Cyril Jordan sartu zenean, sua piztu eta The Flamin’ Groovies bihurtu ziren. Modaren kontra jarri ziren askotan eta cult band edo kultuzko banda moduan […]

Orain 15 urte ustekabeko arrakasta lortu zuten Robert Plant (Led Zeppelin-eko abeslaria) eta Alison Kraussek (bluegrass tradiziotik zetorren arrabita jole eta abeslari paregabea), Raising Sand izeneko grabazioarekin. 2021ean berriro elkartu dira Plant eta Krauss, Raise the Roof bilduma egiteko. Bi garaietako kantu eder batzuk entzun ditugu, baita eurek Mojo aldizkariarekin […]

Dion Francis DiMucci (1939) Bronx auzoan jaio zen eta doo-wop musikaren errege ezinbestekoa bilakatu zen The Belmonts bere taldearekin. Gitarra jole ona izanik, soul eta blues arloetan ere aritu da kantari, eta oraintsu, 82 urterekin, Stomping Ground diskoa kaleratu du. Azkeneko disko honetatik zein aurretik argitaratutakoetatik abesti batzuk entzun ditugu: […]