Charles Connor New Orleanseko bateria jolea hil da, 85 urte zituela. Connor Little Richardsen taldean sartu zen 1953an eta 56tik aurrera bere estudioko bateria jolea izan zen. 1957an grabatu zuen Keep A-Knockin abestia Richardsekin. 20 urte geroago, Led Zeppelineko John Bonhamek Rock’n’Roll kantuan intro famatua kopiatu zion Connorri. Hau ere […]
Pedro Elias Igartua
Paul Cotton kantugile eta Poco taldeko partaidea hil da. 1971n Jim Messina ordezkatu zuen Kaliforniako Poco taldean. Gitarra jole eta abeslari ere aritu zen taldean. Berak egindako bi kanta entzun ditugu gaurkoan: Railroad Days (1968) eta Heart of the Night. Abuztuan hil zen Nashville-n, Nancy Griffith texastar abeslaria, 68 urte […]
Orain urtebete, Bob Dylanek bere Theme Time Radio Hour irrati saioa berreskuratu zuen eta atal bakar bat egin zuen, Whiskey-a gai hartuta. Anbar koloreko edaria izan zen gaia Dylanek egindako kantu aukeran. Guk ideia lapurtu diogu eta gai bereko theme time saio berezia egin dugu, aukera gehienbat ezberdina eginik. Dylanek […]
Gaurko urrezko kantua St. Vincent-en (Annie Clark) Daddy’s Home disko berrian dago. Candy Darling izan zen Warholen Factory-n musa ezinbestekoa, eta Clark-ek izen bereko kantua sartu du disko honetan. Lou Reed-en Walk on the Wild Side-n ere agertzen zen. Aimee Mann-ek egindako Good for Me ere entzun dugu. Kantu eder […]
Abuztu bukaeran Niño de Elche zuzenean egon zen Iruñean, Flamenco on Fire jaialdian. 36 urteko gizon honek hankaz gora jarri du flamencoa. Indie rock taldeekin ere egin du lan, baina jondo-a egiten duenean maite dugu gehien. Gaurko urrezko kantua 2019an Niño de Elchek Maialen Lujanbio eta Beñat Achiaryrekin grabatu zuen […]
Uda honetan hil diren musikari maitagarri batzuen musika ekarri dugu ikasturte honetako lehenengo saiora. Dusty Hill Texaseko baxu jolea luze ibili zen ZZ Top taldean. Iragan uztailaren 27an zendu zen, lotan zegoela. 73 urte zituen eta 1969ean, Bill Gibbons-ekin batera, ZZ Top blues-rock taldea sortu zuen. Euren abesti batzuk entzun […]
Orain pare bat hilabete, Ataun-Lazkao inguruko Unidad Alavesa taldearen 3. bilduma, Made in Germany, aurkeztu ziguten. Besteak beste, Brigada Criminal eta Bizardunak taldeetan ibilitakoak dira taldekideak. Berriro ere, eta hirugarrenez, soinu-harrikada ederra bota digute belarrietara eta, Unidad Alavesa gure gustuko taldea izanik, disko berri honetatik kantu batzuk entzun ditugu: Zegama, […]
Tatxers naparrak dira, Iruñerrikoak. Euren musika entzutean, 45 urte gazteago nintzela, Hertzainak eta Zarama taldeak entzutean eragin zidaten zirrara berriro sentitu dut. Punk-a, gitarra gozoak eta doinu ederrak dira euren kantuen ezaugarri nagusiak. 2018an sortu zuten Salinas (baxua eta ahotsa), Ziriza, (gitarra eta ahotsa) eta Soria (bateria) taldekideek. Entzun dizkiegun […]
Gaur azken asteotan hil diren musikari batzuen musikarekin hasiko gara. Maiatzaren 3an Lloyd Price zendu zen New Yorken. Louisianan sortu zen 1933an eta 50eko urteetan rhythm and blues musikaren erraldoia bilakatu zen. Entzun dizkiogun kantuak: Lawdy Miss Clawdy (1953), Stagger Lee (1958). Pervis Staples maiatzaren 6an hil zen 85 urte […]
Joe Gibbs Jamaikako produktore nagusietakoa izan zen 2008an zendu zen arte. The Ladies at Joe Gibbs bilduman jamaikar andrazko abeslari esanguratsu batzuk batu dira. Gure gaurko urrezko abestia Althea eta Donna bikote gazteak grabatutako Uptown Top Ranking kantu arrakastatsua izan da. Gero beste kantu batzuk entzun ditugu bilduma honetatik: The […]
