Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]
Txuma Murugarren
Gaurko saioa Car Seat Headrest taldeak irekiko du 2018an kaleratu zuten Twin Fantasy diskoan biltzen dituzten abesti pare batekin. Abesti luzeak dira, diskoan dauden abesti guztiak bezala, garai hauetan zeinetan labur eta arin gabiltzan, eskertzen da patxadaz entzu ahal den lan bat. Hannot Mintegia Audience taldea utzi zuen duela urtebete […]
Gaurkoan lehenengo gonbidatua Matt Corby izango dugu. Australiarrak Live on the Resolution Tour diskotik pieza zinez indartsua eskainiko digu. Julia Jacklin ondoren, Crushing bere azken diskoarekin kritika onak jaso ditu emakume onak. Bertatik bi abesti. Foxing taldea jarri izan dugu musibla honetan, Ipar Amerikatik datorren taldeak Nearer my God izeneko […]
Gaurko saioko lehenengo izena Nilüfer Yanya da. Turkiar eta irlandar jatorrizko interprete gazte honek Londoneko periferian du bizilekua eta hortik zabaltzen du bere soul ilun eta distortsionatua, King Krule edo Jamie Isaac-en modura soul garaikidearen aitzindariak. Miss Universe da bere azken diskoa. Hurrengoa Bakar, Frantzian jaioa baina Ingalaterran errotutako musikari […]
Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea […]
Gaurko saioaren hasieran Antony and the Johnsons taldea izango dugu. 2005ean argitaratu zuten I’m a Bird Now disko gogoangarria. Honen atzean Anonhi izena hartu duen musikaria dugu, ahots guztiz pertsonala duen artista. Segidan Art Brut Ingalaterratik datorren taldea. Hautatu dugun diskoa 2005ekoa ere bada: Bang bang rock ‘n roll abesti […]
Kaixo lagunok, hasierako soinuek Jeff Tweedy-ek ekarriko dizkigu Warm izeneko bere azken diskotik ateratako kantu parearekin. Bide beretik jarraituta, hots, barne bidaien eta kantu barnerakoien bidetik, Lucy Dacus datorkigu Historian izeneko diskoarekin. Segidan, azken bolada honetan punk musikak bizi izan duen bilakaera ederki adierazten duen Bodega taldea, euren Endless Scroll […]
Aupa lagunok. Gaurko saioari hasiera emateko Damien Jurado ekarri dugu Maraqopa izeneko diskotik atera ditugun bi abestirekin. Diskoa 2012an kaleratu zen eta bertan Damien Juradoren bi aurpegiak agertzen dira ongi errotuak, bere alderdi akustikoa eta beste aurpegi zaratatsuago bat Break chairs izeneko lanean aurreratu ziguna, hain zuzen ere. Hurrengo gonbidatua […]
Gaurko saioan Ruper Ordorikaren azken diskoarekin abiatuko gara, Bakarka izenarekin kaleratu duen azken disko honetan bere abestirik gogoangarrienetako batzuen bertsio akustikoa eskaintzen digu Ruperrek, doi eta dotore. Segidan,Wilco taldeko buru izan den Jeff Tweedy-ren azken diskotik (Warm) pare bat abesti –. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik izena jarri dio bakarka atera […]
Durangoko azoka itxi berri dela, hainbat disko bildu ditugu bertan eta horiekin, eta beste zerbaitekin, pasatuko dugu gaurko ordua. Hasteko Montauk taldea izango dugu Geruzak euren azken diskotik Itzali da Berlin abestia entzungo dugu. Matt Maltese izango da hurrengoa Bad Contestant izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertatik izen bereko […]
