Gipuzkuan abiatu dugu saioa, “Guía de montes de Gipuzkoa” liburuaren edizio berritua ekarri digu Hektor Ortegak. Azken hogei urteotan Gipuzkoako mendizaleen artean itzal handia lortu duen klasiko bihurtu da. Iñaki Alcalde Olivaresek eta Txusma Perez Azacetak idatzita, 2000. urtean agertu zen lehenengoz. Oraingoan, Txusma Perez Azacetak igoera guztiak berriro egin […]
uda
Hamaika aukera ditugu bertatik bertara oporrez gozatzeko, gure irratiko leihoa ireki, Arnasa hartu eta gertukoari erreparatuko diogu. Lehenengo geldialdia Basondon egin dugu. Kortezubin egingo dugu Basondon.Ez da zoologiko bat, mehatxatutako basa-faunaren babeslekua baizik. Sua Argitaletxeak, “53 rutas por senderos PR de Bizkaia” argitaratu berri du, herrialdeko altxor naturalak ezagutzeko gida. […]
Bilboko Elkarlan euskaltegiak udako ikastaroak martxan dituzte. Uztaila, Abuztua eta Irailerako ikastaroak eta barnetegian euskara ikasteko aukera paregabea dute. Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegiko Jon, Nerea eta Isa batu zaizkigu saiora. Talde txikiagoak eta osasun neurriak mantenduz euskara ikasten ehunka lagun dabiltza. Urrian ikasturte berrirako ere […]
Covid-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, Gorabidek adimen desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak berrantolatu behar izan ditu, eta Udarako badu eskaintza benetan interesgarria prest. Ez ohiko uda izango da 2020ko eta Gorabide elkarteak 230 leku eskainiko ditu Bizkaiko sei herritan astebeteko egonaldiak egiteko eta lurraldeko leku desberdinetan jarduerak burutzeko. Guztira, 35 […]
Udan Gazteolak martxan jarraituko du. Aurtengo eskaintza ez dela aurreko urteetako bera izango. Aurten, tamalez, eskainiko dituzten kanpusak 12 urtetik gorakoentzat izango dira, betiere jarraitu beharreko arauak eta neurriak hartuz, beraien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Aurten EUSKARA ESKOLA egongo da, 12 urtetik1 5 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Bertan euskara indartuko dute proiektu […]
Uda gauza askotarako balia daiteke atseden hartzeko, parranda egiteko, eta baita ikastaroren bat egiteko ere. Uda sasoi ona izaten da euskara ikasteko edo hobetzeko, eta horretarako aukera ederra izaten da Barnetegia. Oporrak euskararekin uztartzeko aukera ematen digu Barnetegiak. Beste giro batean gure hizkuntzarekin bizitzeko. Hizkuntza barnetik kanpora. Gabriel aresti euskaltegiak […]
Agendak hala aginduta, ikasturte honetako zuzeneko saioak gaur bukatzen dira. Jakin ezazue Aste Nagusian zuekin izango garela egunero zuzenean jai eremutik eta 97 FMko lagunekin elkarlanean. Gero iraila helduko da eta, horrekin batera, “normaltasuna”. Bien bitartean, mila esker entzule guztiei, mila esker kolaboratzaileei, eta mila esker bereziki Jabi Lauzurikari, emandako […]
Aste Nagusia hasteko bost aste falta direla, dagoeneko badakigu zer izango dugun: bost kontzertu, abuztuaren 22tik 28ra. Horrekin batera, Mikel Urbeltzek aste honetan eta datozenetan izango denaren berri eman digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150714solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen
Gabriel Aresti euskaltegiak uda honetarako helduentzat prestatu dituen barnetegi eta ikastaro trinkoen aukera zabala da. Uda, ekainaren 1ean hasi zen euskaltegi honetan, eta gaur bukatuko dute egun hartan hasitakoek. Bihartik aurrera, eta iraila amaitu arte, aukera asko dira mahaigainean, eta horiekin batera hainbat kultura ekitaldi, gure hizkuntza eta gure kultura […]
Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu […]
