UEUk antolatuta, ikastaroa izango da lelo horrekin uztailaren 20an Iruñean eta hil horren 21, 22 eta 23an Lekeition, Josu Larrinagak eta Patxi Gaztelumendik kontatu digutenez. Pop hitzaren esanahia azaldu dute popularra, herritarra esan nahi duela argituz. Ikastaroan soziologoak izango dira alde batetik eta kantugileak zein musika kritikariak bestetik. Eztabaida, tallerrak […]

Abstentzioa izan da garaile pasa den igandeko hauteskundeetan eta Xabier Aierdiren ustez horrek bidea libre uzten die Europako neoliberaleei. Frantziar zein espainiar estatuetako emaitzak aztertu ondoren, Hego Euskal Herrikoak komentatu ditu Xabierrek: EAJk eta PPk behera egin dute, PSE mantendu da eta Iniziatiba Internazionalistako emaitzak azpimarratu ditu. Horrekin batera, lotsagarri […]

Agus Perezek hainbat ekitaldi  izan ditu hizpide gaurkoan. Hasteko, pasa den astean Bilboko Arriagan izandako La Fura dels Bauseko “Boris Godunov” antzeslana. Gero, ACT 09 izan du mintzagai, egun Bilbon eta Barakaldon indarrean dagoena, eta bertan gazteen eskutik hainbat gauza interesgarri daudela esan digu . Asteburuan “Euskarazetamol” izango da Markinan […]

Bitxikeria batzuk ekarri ditugu gaurko saiora, hala nola Brooklinetik datorren Chicha Libre talde berezia. Perun 60ko hamarkadan modan jarri zen “chicha” izeneko soinuak berpiztu eta horiekin “Sonido amazónico” izeneko diskoa kaleratu berri dute. Baina badira beste zenbait ustekabe saio honetan, Pete Dohertyren azken diskoan biltzen diren kantu “desberdinak”, Sagarroiren sonoritate […]

Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubak egiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso […]

Uztailaren 1ean espainiar estatuan martxan jarriko dutena. Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketako (EKA) komunikazio arduradunak esan duenez, bezero gehienok bi aukera ditugu: ezer egin gabe Aukerako Tarifan sartu edo merkatu librera pasa. Hasteko esan behar da Espainiako Industri Ministeritzak oraindik ez dituela tarifa berriak atera, beraz ezin da […]

Datorren larunbatean, hilaren 13an burutuko dutena Igor Uriarte plataforma horren kideak kontatu digunez. Orain arte bi izan dira plataformaren norabidea zuzendu duten helburuak: batetik, kapitalismoaren erasoari aurre egitea eta bestetik, eredu horren alternatiba garatzea. Egun, Diagnosi bat hitzartu nahi dute alternatiba baten oinarria izan dadin eta horretarako ezinbestekoa ikusten dute […]

Hitzak nagusi dira Piperpolisen atal honetan. Batetik, Gotzon Barandianek Larrabetzun ospatu berri den “Literaturia”, euskarazko literatur jardunaldi arrakastatsu eta ederraren berri eman digu. Bestetik, Edorta Jimenezek datorren asteburuan Bermeon ospatuko den “Uda erotismoz beterik dator” euskal literatur erotikoaren inguruko jardunaldien berri dakar. Bukatzeko, antzerkia, ACT Jaialdiaren berri Olatz Gorrotxategiren esku. […]

Duela gutxi BBKk bi bulego ireki ditu Gipuzkoan. Kutxen artean zegoen akordioa duela urte batzuk apurtu zen Luis Guridiren ustez, eta egun Kutxak zenbait bulego ditu Nafarroan, edo Nafarroako Kutxak Bizkaian. Atzean, Luisen ustez, huts egin duen kutxen batuketa dago eta ikusi beharko da Eusko Jaurlaritzaren berriarekin zer gertataen den. […]