Gaur, hilaren 19an, Bilboko Boluntan eta Hikaateneon hasiko dena eta larunbata bitartean luzatuko dutena. Oinarrizko Errenta unibertsalizatu nahi dute EHUk eta Oinarrizko Errenta Sareak antolatzaileek, Igor Mera antolatzaileak kontatu digunez. Simposiumean, hainbat aditu izango dira eta parte hartzeko joan baino ez da egin behar. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ibaizabaltbko sustatzaile diren Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurekin. Abian jarritako internet bitartezko telebistaren egungo nondik norakoak aipatu dizkigute, artean martxan jarri duten “Zortzigarren Kalea” emanaldi berria. Halaber eta Hamaika Bilbo tokiko telebistan partaide diren heinean, haiekiko harremanak etab. kontatu dituzte. solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Horren aurka da Bilbon egunotan Munduko Medikuak erakundea burutzen ari den kanpaina. Zaharra da gaia nahiz eta azken urteetan emakume gehienak etorkinak izan. Sentsibilizazio kanpaina honetan erakusketa bat, dokumentalak, filmak eta eztabaidak izango dira nagusi, Jagoba Zallo Munduko Medikuak erakundeko Zuzendaritzako kideak esan digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko kliikatu HEMEN.
Aipatu Plataformak bi helburu ditu ikasturte honetarako: mobilizatzea eta aldaketa sozialaren norabidean urratsak ematea. Lehengoari dagokionez, abenduaren 19an aterako dira kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Bigarrenarekin lotuta, berriz, bi galderari erantzun nahi diete: zer nolako tresna osatu nahi duten eta nola egin nahi duten galderei hain zuzen, Igor Uriarte […]
Bai, guda zegoen Babilonian, 1976an, disko hau grabatu zenean, eta gudak jarraitzen du 2009an. “War Ina Babylon” diskoa izan dogu entzun eta mintzagai saio honetan, reggaearen historiako disko handienetako bat, duda barik. Gaiari jarraituz The Upsetters eta Marcia Griffiths (diskoan koroak egin zituen) ere izan ditugu entzungai. Kingston Hiriko zentrutik […]
Karmela Jaioren bigarren elberriaz berba egin dugu gaurko saioan. Karmelek aurkeztu berri duen ‘Musika airean’ ain zuzen. Egunotan bilboko nazioarteko txotxongilo jaialdia ospatzen ari da, bertan Dejabu panpin laborategiaren ‘ Azken portua’ antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Haurrentzako sortutako lan berri honetan irudiek eta zuzeneko soinuek garrantzi berezia dute. Ainara […]
Xabi Strubell musikari, sortzaile eta blogaria izan da gure artean, Zura taldearen agur eta azken txanparen aitzakian. Musikak, poesia, sorkuntza, sare sozialak, Internet, blogak hartu ditugu hizpide. Berak sortutako doinu eta kantuak entzun ditugu bitartean. Saioaren bigarren zatian Albisteak 2.0 espazioan, aktualitate teknologiari buruz berbetan aritu gara, labur eta azkara. […]
Pasa den larunbatean Altsasun jakinarazi zuena. Ezker abertzaleak prozesu baketsu eta demokratikoa abiatzeko konpromisoa hartu du, eta horixe aztertu du Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak: proposamena bera, larunbateko ekitaldia, bidea eta oztopoak, erreakzioak, hurrengo urratsak… Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Perun egon berri den Iñaki Barcena EHUko irakaslearekin izan gara: bertan bizi izandakoa ekarri digu gaurko salasaldira; halaber Konpenagen, Kyotoko protokoloa berritzeko egingo den bileraren inguruko gogoeta zenbait egin dizkigu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aste honetako saioan material berria jaukeau! JM Lopetegi, Piztiak, Kemen Lertxundi, Kerobia, Betagarri eta Su Ta Gar (20 urte, zorionak!) . Bota atxurre! J. Zabala & I. Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
