Matematika karrera egin ondoren eta duela gutxi “denbora finituan singulartasunak garatzen dituzten zenbait fluxu geometrikoren zenbakizko azterketa” izenburuko tesia aurkeztutakoa. Doktore, beraz, eta EHUn irakasle. Matematikak daukan balioaz mintzatu zaigu, eta baita ere esperanto hizkuntzaz: ikasteko erreza, gaur egun munduan ibiltzeko tresna interesgarria, interneten bizi-bizi dabilena. Esperantozaleen izaeraz eta euren […]
Irratsaioaren bigarren atalean minutu ugari hartu ditu Pedro Elias Igartuak flamenko arloan oinarri eta zutabe izan diren hainbat kantari eta musikariren emaitzak berriz entzuteko. Kronologiari jarraituz, La Niña de los Peines, Iruñean jaioriko Sabicas gitarrajole ijitoaren instrumental zoragarriak (tartean muñeira moduko bat), Paco de Lucía, Pata Negra, Camarón eta Ketamak […]
Saio honetan, nobedadeen artean, Goldfrapp taldearen azkeneko diskoa entzuteaz gainera, Cat Power-en Juk Box, Lightspeed Champion, Evangelicals eta Samar izeneko euskal proiektu berria ezagutzeko aukera izango duzue. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzu:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080507.mp3
Angel Ilarramendi zarauztarraren 7. sinfoniaz gain, Steve Dobrogosz, Terje Bjorklund, Xabier Zeberio eta Pello Ramirezek osatutako Alos Quartet laukotearen “Malenkoniak” lana izango dituzu entzungai saio honetan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiillarramendi080507.mp3
Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi […]
Mahatserriko aldizkariaren 109. zenbakian, apirilari dagokion horretan, Jone Artola agertzen zaigu azalean: 7 Kaleetan jaioa eta aspalditik Begoñan bizi den emakume honek “presoen kondenak luzatzea krudelkeriarik handiena dela” esan du. Barruan, ohiko atalekin topatzen gara eta besteak beste honako hauek irakurri ahal ditugu: Gudariak Atxuritik borroka lekuetara (1.937) argazkia, Gabriel […]
10 urte 11 matxinada lelopean Bilboko kukutza gaztetxeak maiatzaren 17an urteurrena ospatzeko jaia antolatu du. Bilbon okupazioa izan dugu hizpide saioan. Hamar urte beteko dituzte errekaldeko lantegian, jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko gaztetxe eguna izango dena. Bestetik Patxo Telleria aktoreak azken proiektua aurkeztu digu “La máquina de pintar nubes” […]
AHT Gelditu Elkarlanak abian jarri du Gelditour ekimena, hilaren 4tik 31a arte Euskal Herria zeharkatuko duena, Kortesetik Donostiaraino hain zuzen. Antolatzaileek, AHTren inguruko informazioa zabaldu nahi dute horren bitartez, hiritarrok egitasmo erraldoi horrek dituen eraginak ondo ikusteko, arlo ekonomiko eta sozialean, baita ingurumenean ere. AHT eraikitzeko nahitaezko lurren desjabetze prozesua […]
Irlandan urte luze eman dau amets batek alde egin behar zuela agindu eta biharamonean kalean topatutako lagun batek aholkatuta. Bertan, inongo planik gabe, ohiko duen “lasai, behar doan guztia agertuko dok-eta bidean!” goiburuaz buen-rollitoki dabilela, lagunak, zereginak, aukerak-eta, berez berez agertu jakoz. Artean, ISHMAEL liburua ere bai (Anthony Quin). Mundua […]
Hotsa: https://www.soinumapa.net/ohozpelak/ohozpelak7.mp3 Hitza: “Gauerdiko eztularen itzala edo zelan esaten den gabon izoztutako lurraldeetan.-Gabon? Akabo Fandangoa! Redios.” “-Oraintxe gogoratu dut,-Zer? -Ez dakidala zergatik egiten dudan.-Zer? -Me caguen! Ez zara ezertaz ohartzen ala?
