Gaur Tailerrak 2.0 ekimeneko lagunekin izan gara Bilbo Hiria irratian. Asteotan Euskal Herriko hainbat lekutan egingo diren lantegi praktikoak dira hauek, iazko irailean egin ziren EH 2.0 jardunaldien jarraipena. Elkarrizketa entzuteko sakatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/tailerrak/070719tailerrak20.mp3

Bertonek, Bilboko Mahatserriko euskal aldizkaria, 100. alea atera berri du, ekainari dagokiona hain zuzen. Ale berezia da eta ohikoaz gain 100 argazkik osatutako gehigarria ere atera dute, horien bitartez 9 urte luzeko historia islatzeko asmotan. Ohiko alean Koldo Calladori egindako elkarrizketa, Rapa Nui uharteri buruzko erreportaia, Zabalbideko El Refugioren inguruko […]

    Gaurko saioan ez dago hari finkorik, mota askotako musikak bildu ditugu gaurkoan, Hot Chipen musika dantzagarritik hasita Gregor Samsa taldearen rock iluneraino, bitarte horretan Sagarroiren reggae-ska, Aura Urziceanuren Jazz-latin edota Elurretan taldearen pop argitsua topa ditzakezue. Saioa eskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070711.mp3

    Gaurko saioan, nahi gabe, musika beltzaren ildotik elikatzen den musika izan dugu oinarri. Aspaldiko taldeak eta egungoak, denak soul, rithm&blues, blues eta abarrean koka ditzakegunak (Afika, Arima Beltza, Janis Joplin, Thelonius Monk…), ez denak, ordea. Gaur egun soinu berriekin esperimentatzen ari diren talde zenbaitek ere bere lekua dute gurean, […]

    Uztailaren lehen asteburuan Euskal Herria Zuzenean 2007 jailadia burutu dte Zuberoako Idauze-Mendin, laugarrenez toki honetan. Ekonomia aldetik egoera kezkagarria izan arren, antolatzailaeek jaialdiak aurrera egiteko gogoa azaldu dute. Elkarrizketan, bertan egondako Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala irratikideek balantze sakona egiten dute. Deskargatu nahi baduzu elkarrizketa, egizu klik HEMEN. Entzun: […]

Antzerkia Airean Donostia Kulturak Casares Irratiaren bitartez antolatutako lehiaketa da. Antzerkia Airean. Begiak itxita “ikusteko” istorioak. Halakoa da Piperpolisen Galder Perez, Ane Zabala eta Ekaitz Hernandezek sortutako irrati nobela Joh Trollope hamabostean behin. John Trollope kaletik dabilen gizon bakartia da. Hamabostean behin labanderiara joan ohi da. Baina gaurkoan ez du […]

Saioaren bigarren orduan monografiko bikaina eskaini digu aste honetan Pedro Elias Igartuak Mavis Staples gospel kantariaren bigrafiaz eta diskografiaz. Duela bi aste hasitako lana biribiltzeko balio izan du saio honek. Horretara baino lehen, ordea, irratsaioaren lehenbiziko orduan, beste jenero batzuetan diharduten kantariak izan ditugu protagonista. Honako hauek, hain zuzen ere: […]

Pasa den astean, Legutioko alkateak uko egin zion lur batzuk desjabetzeko baimena emateari. Arazoa errepikatu egingo da, kontuan hartuta azken hauteskundeetan AHTren ibilbidean diren 22 udalerritan tren horren aurkako jarrera nabarmena dela. Gai horrekin batera, beste bi jorrati ditu gaurkoan Iñaki Barzenak: Bilbon pasa den astean izandako Lemoizen inguruko Jardunaldiak […]