Diana Krallen The Very Best izeneko bildumak eman dio hasiera aste honetako Soinugelari. Beste emakume batekin jarraitu dugu, baina oraingo honetan Brasilgoa den eta bertako musika elektronikarekin nahastu duen kantari baten lana ezagutzeko, Daniela Mercuryz ari gara, “Carnaval Eletrónico izeneko lan bikaina plazaratu duena. Ben Harperren azken diskoa ere ekarri […]
Munduan diren Paradisu fiskalek, ikerketa batzuen arabera, 10 biloi euro gobernatzen dituzte egun. Batzuek kontrakoa pentsatzen badute ere, ezkutuan eta iluntasunean ibiltzen diren paradisu horiek gero eta indar handiagoa dute. Gaurko Ibaizabal magazinean, Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak zer diren, zenbat, non, negozioak, iruzurrak, opakutasuna eta eraginak, […]
Hasieran, duela lau aste, José Huenchunao, Jaime Marileo, Héctor Llaitul, José Millalén eta Patricia Troncosok ekin zioten gose grebari, eta geroxeago beste bi lagunek, Txileko Angol izeneko espetxean. Multinazionalen aurkako “atentatuak” egiteagatik daude kondenatuta eta gose grebaren bitartez “epaiketaren muntaia” salatu nahi dute; bide batez, Txileko gobernuari egoera azaltzeko […]
Gaurko solasaldian Ipar Euskal Herriko Laborantxa Ganberako kide den Mixel Beherekoirigoinekin mintzatu gara joan den asteburuan Baionan izan den Lurrama izeneko azokaz. Antolaketa lanetan buru-belarri murgildua ibili zaigularik, ezin ederkiago ezagutzen ditu Mixelek azoka horren nondik norakoak. Arrakasta handia bildu du aurtengo Lurramak (35.000 bisitari izan baititu hiru egunez), […]
Saio Olmo piperpolisgo kolaboratzaileak Koldo Atxaga diseinatzailea gonbidatu du saiora. Koldo Atxaga diseinatzaileak Bilboren historia eta garapena hiriko saltokietako errotuluen bidez azaldu ditu liburu batean “Bilboko tipografia” deiturikoa. Alderdi bakar eta ahalguztidunak agintzen du Londresen, Anai Handia gizartearen begirale, jainko goren eta epaile da. 1984 hala irudikatu zuen George […]
Zer da aldaketa klimatikoa? edo, zein desberdintasun dago klimaren eta meteorologiaren artean? Edozein kasutan ere, argi dago azken 60 urteetan atzemandako zenbait aldaketa gertatzen ari direla lurrean, eta egun, zientzilari askok (gehienek) aldaketa klimatikoaren ondorio beldurgarriak etengabe aipatzen dituztela. Egoerari alternatibak ematerakoan, energia nuklearra ere aipatzen da; Iñaki Barzena Ekologista […]
Euskal Herritik datozkigun nobedade batzuk entzungo ditugu, hala nola, Audience (Trying wings on roots/ NoizPop), Deabruak Teilatuetan (1973/Bonberenea), Gari (Esperantzara kondenatuta/ Elkar). Honetaz gainera beste musika batzuk, malenkoniatsu gaur, orohar, musibla. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071031.mp3
Saioa deskargatzeko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena. Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu […]
Hotsa: https://www.soinumapa.net/ohozpelak/ob1_podcast44.mp3 (FMko irrati emisiotik grabaturiko audioa) Hitza: Zein ezberdintasun du kilker batek, esaterako, Arzaken sukaldeko ke iransgailuarekin?(erran nahi baita, “extractor”, gazteleraz) Zein, golpetik geratu behar izan duen auto baten gurpilekin? Aldrebes ere egin dezakegu. Zein ezberdintasun dute Arzaken sukaldeko ke iransgailuak edo golpetik geratu behar izan duen auto batek […]
Urriari dagokion Prest aldizkariaren 74. zenbakia izan du mintzagai Hektor Ortega aldizkari horren zuzendariak. Azalean, kolore batzuen artean, hiru aipamen: Agirre baserria, Luis Abando eta Gramola Irratia. Ohiko monografikoan, aldiz, “Pegatinak 1.975-90” Deustualdeko hainbat pegatina desberdinen inguruko artikulua. Hilabetekarian artikulu, elkarrizketa eta dexente gehiago 36 orrialde bete arte, Hektorrek […]
