Musikari beltzak izan dira protagonista nagusiak aste honetako Soinugela irratsaioan. Hiru musikari eta reggae talde bat aukeratu ditu Pedro Elias Igartuak. Honako hauek, hain zuzen ere: Marie Knight “Let Us Get Together” diskoarekin; Bettye LaVette “The Scene Of The Crime” lanarekin, Fats Domino pianojole aparta eta Jamaikako Culture hirukote […]

    Asteon, anabasaren erreinuan, Bruce Springsteenen kantuak, beste batzuen ahotan. New Jerseyko kantariak jendetza elkartuko du Barakaldon astelehenean (70etik ehunetik gora eurotan), guk LIGHT OF DAY (A Tribute to Bruce Springsteen) aurkezteko aprobetxatu duguna. Elliot Murphyk prestatutako lan bikoitzean, besteak beste, Mike Rimbaud, Joe D´Urso & Stone Caravan, Gary Lucas´Gods […]

    Nobedade batzuen berri ematen dugu gaurko saioan, hala nola Mamba Beat talde bilbotarraren aurkezpen diskoa, Petti-ren hirugarrena (On) eta Igor Calzada eta Harkaitz Canok egin duten proiektua (Fast Fatum). Hauetaz gainera, Ed Harcourt, Langhorne Slim, Wovenhand eta abarrak ere izango ditugu entzungai. Saioa deskragatzeko, egizu klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071121.mp3

    Gaurkoan, Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak LPEEk, Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundeak Riad egindako bilera izan du aztergai. Hamahiru herrialdetako estatuburu elkartu dira erregaien egoera aztertzeko, Ekuador kide berriaren presentziarekin. LPEEk ekoizpena mantenduko duela ziurtatu du, baina 100 dolarretatik gertu dagoen Brent upelaren prezioa zenbait faktorek igoarazi ahal […]

  Erleek ekoiztutako sei produktu eta intsektu horien ziztadak erabiltzen dituzte apiterapeutek zenbait gaitzaren aurka. Aintzinatik dator Apiterapia, egiptarrek edo erromatarrek, besteak beste, erabiltzen zutelako, Iñaki Gonzalo apiterapeutak kontatu digun bezala. Polinizazioaren garrantzia edo Apiterapiaren erabilera konkretu batzuk ere izan ditu mintzagai Iñakik. Gai honi buruzko informazio gehiago lortzeko www. […]

GAUBASA presents…   BAGA. Iragandako zuzenekoak ekarriko ditugu gogora. Batetik Rufus Wainwright pop barrokoaren errege bitxiak Donostian emandakoa. Bestetik, Wilco seikotearen rock askea (Ze geixa biopa!). Zirraragarriak, biak ala biak. BIGA. Muted abadiñoar taldearen bisita. Metal melodikoz eta programazio elektronikoz zipriztindutako “Sena” argitaratu berri dute Baga Biga disko etxean eta […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbo, Paris, London. Jabi Zabala bidaian izan da, eta kanpoko begirada ekarri du gurera. 1280EuskalHiria hartu dugu hizpide gero, Captain Nemo taldearen disko berria. Irazu kitarjolea izan da gurekin. Zinema eta literatura rockarekin jorratuz, gustura entzun ditugu taldearen kantak. Ines Intxausti sartu da gero estudioan. ZINEBI jaialdiari […]

Datorren larunbatean, hilaren 17an, AHTri buruzko konferentzia burutuko dute Hernanin, AHTgelditu Elkarlanak antolatuta. Herri horretako bi leku desberdinetan Mugikortasuna, AHTren eragin soziala, Ingurugiroan izango duena, Inposaturiko egitasmoa, tren horren aurkako borroka Euskal Herrian, hitzaldi bat eta bukatzeko ondorioak jorratuko dituzte 20 bat lagunek eta bertan bilduko direnek, Josu Larrinagak gaurkoan […]

    Naiz eta bere abizenak argi adierazten duen bere armeniar jatorria, Haig Yazdjian Sirian jaio zen baina hogei urte daramazki Grezian. Hainbat instrumentutan aditua, bere emaitzarik onenak laudarekin izan ditu. “Amalur”, bost urtetan munduan zehar egindako bidaien eta soinu berrien miaketa nekaezin baten emaitza da. Honetan, armeniar laud joleak grekeraz […]

Saio honetan musika estilo desberdinak entzuteko aukera izango duzu. Batetik Adela Martin musikagile nafarraren pianoa, Errenteriko Landarbaso abesbatza, Bingen Mendizabal eta Angel Ilarramendiren lan batzuk, hain ezagun ez diren Kurt Atterberg eta Alberto Iglesiasen ekoizpenak eta amaitzeko, Kantika korala. Saio hau deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean071109.mp3