Gaurko Piperpolis saioan Egile eskubideak eta jabetza intelektuala izango dugu hizpide. Aurreko astean Consonni ekoizpen etxeak Azkuna Zentroan antolatutako irrati saioa izango dugu entzungai. Jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruz. Saioa Alicia San Juan  esatariak gidatuko du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta […]

Bilboko alkatea eta Sustapen ministroa hiriko etorkizuneko trenbide azpiegiturak bultzatzeko batzartu dira.  Zorrotza auzoa zeharkatzen duen FEVEren trenbidea lurperatzea eta Abiadura Handiko Trenaren lur azpiko iritsiera Abandoraino izan dute hizpide. Aurrerantzean, estudio horiek “bi aldeetatik aztertu behar dira, ADIF eta Bilboko Udalaren arteko konpromisoa gauzatu eta sinatu ahal izateko”, alkatearen […]

 Harresiak apurtuz etorkinen alde lan egiten duten Gobernuz kanpoko erakundeak, Texturas kanpaina jarri dute martxan, gazte atzerritarraz bizi duten egoera ikustarazteko eta salatzeko. Mikel Sarasolak gure artean bizi diren atzerritarrak pairatu behar dutena azaldu digu. Oztopo handienak administrazioarekin izaten dituzte, erroldatzeko edo atzerritarren bulegoaren baimenak berritzeko, horrek ondorio larriak izaten […]

Aste honetan, Bilboko Manga Azokatik egindako saioan, Japoniar teknologiari berrikuspen bat ematen diogu eta etorkizuna aurreikusten saiatzen gara. Gure ohiko atal batzuk ere izango ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean228.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunean Kalea eginez ekimenaren barruan hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte , Memoria, generoa eta espazio publikoa. Wikitokin, harrobia plazan kokatuta dagoenea. Bilbo Zaharra, San Frantsizko eta Zabala auzoan.Urbanbat kolektiboak antolatu du, Gorkak eman digu ekimenaren berri.  Iaz Kalea eginez hiritar-laborategia antolatu zuten, prestatzeko eta parte hartzeko gune bat Bilbo Zaharreko, San […]

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]

Izena duen orok izana duenez, garai batean, gure buruak kokatzeko, bazter, solo, menditto, haran, muino eta abaro orok zuen izena. Toponimo deskriptiboak dira gehienetan: iturrotz, fagoaga, soroluzea… Urteekin paisaia aldatu izanagatik ere mantentzen dira usu izen horiek, behiala izan zuten ezaugarria aspaldi desagertuta egonagatik ere. Gaizki erderatutako La Reineta, La […]

50eko hamarkadan geldituko gara, Screamin’ Jay Hawkins kantariaren I Put a Spell on You kantuaren sorrera ikusteko. Leopardo azalak, marakak, sugeak, suziriak eta kaskezurrak irudikatzen ditugu giro beldurgarria iradokitzen duen eta kultuzko kantua bihurtutako shock rock blues tetriko honetan. Gerora, gaurko kantu-gaiaren bertsio asko egin dira, lagun askoren eskutik. Gaurko […]