Aste honetan Nintendo Switch-aren kaleratzearen datuak aztertzen ditugu, Gipuzkoa Encounteraren zenbakiak komentatzen ditugu eta Vault7 filtrazioaren gaineko lehenengo analisia egiten dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean216.mp3 Deskargatu hemen.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak atzo baieztatu zuen bigarren galdeketa bat egiteko baimena eskatuko diola parlamentuari hurrengo astean. Londresek nahi duen brexit gogorraren aurrean, Eskoziaren interesak defendatzeko «beste bide bat» hartu nahi du Sturgeonek. 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du galdeketa, Europar Batasunetik  ateratzearen ondorioak jakinak direnean. […]

Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten, Bizkaian Larrabetzun egingo dute galdeketa. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel […]

1

Gaurko saioan Joseba Felix Tobar Arbuluk Antoni Soy ekonomialari katalanaren pentsamenduak ekarri dizkigu. Brexit-a eta beste afera batzuk ongi eta sakon ulertu duen ekonomialaria da Antoni Soy, Bartzelonako unibertsitateko irakaslea. Haren ustez, Brexit-a Europatik alde egiteko autodeterminazioa dela dio, gero kanpoan egonda politika ekonomiko ezberdinak landu daitezkeelako. Antonioren iritziz, eurogunean […]

Zirika gunea lokalean konponketak egiteko eta hiriburuko herri mugimenduarentzat baliabide gehiago lortzekodiru bilketa abiatu du. Lau urte dira komite internazionalista elkarteak gunea ireki zuela, eta azken urteetan gune Bilbon errotu egin da, baina Zirika gunea erosoagoa izan dadin, konponketak egin eta baliabide gehiago eskuratu nahi dituzte. Igor komite internazionalistako kideak […]

The Beatles taldeak sortutako Helter Skelter kantua ekarriko dugu gaurkoan bertsioen saiora. Dudarik gabe, The Beatles dugu XX. mendean arrakastarik handiena izan duen taldea, rock eta pop musiketan eraginik handiena izan dutenetakoa. Kantu honen kondaira beltzak Charles Mansonen bandak egindako Sharon Tateren hilketa lazgarriarekin lotu du. Jatorriz, “nahaste borrastea” bezala […]