BBC Britainia Handiko telebista publikoan Skype bidez elkarrizketa egiten ari zen Robert Kelly, Zientzia Politikoetako irakaslea, Hego Korearen egoeran aditua. Kelly berbetan entzutean, elkarrizketaren gelako atea zabaldu eta aitarenera joan zen alaba. Kellyk eskuarekin atzera bultzatu zuen, begiratu barik. Alabaren atzean, bigarren umetxo bat ere gelara sartu zen. Azkenean, emakume […]
Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharperville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.”Europar Batasunak baditu tresna materialak eta teknikoak errefuxiatu gehiago eta baldintza hobeetan hartzeko, baina horretako […]
Euskal lore jokoak kontzeptuaren sorrera XIX. mendean dago, Anton Abadia euskaltzaleak sortu baitzituen, aintzinako Erromako lore jokoen eguneraketa gisa. Familia oneko gizon aberatsa eta ongile euskaltzalea izan zen bera, eta euskararen aldeko ekitaldiak antolatzearen ideia bururatu zitzaion. Bertso, dantza, pilota eta literatura sariketak antolatu zituen. Esparru publikoan eta batez ere […]
Gaur Lur, Hodei eta amama Felixa ezagutu ditugu irratian. Lurrek oinak lurrean ditu, Hodeik burua hodeietan eta amamak bihotza eskuetan… Zenbat gauza konpartituko duten entzuleekin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/01-gaurezdagoeskolarik-hodeirenipuina.mp3 Deskargatu hemen.
90eko hamarkada gogoratzen gabiltza azken asteotan; oraingoan ere hamarkada hartako rock musikan erreferentzia izan zen EKON talde arrasatearra. (Ines Osinaga, Naiara Okina, Jon Encina, Iñigo Bakero, Xabi Rey, Yago Goronaeta, Eloy Galan, Juan Corral). Hiru lan luze argitaratu zituzten: Zurrunbilo Kaotikoa(Mil A Gritos,1997) Etnia 2000 (Mil A Gritos, 1999) eta […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko kazetariak. Eremu ez euskalduneko 11 udalerri eremu mistoan sartzearen alde egin dute aldaketaren aldeko lau indarrek Parlamentuan. Prozesu honetan udalerri gehiago sar litezke, hala eskatuz gero. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170317_hiz_mikel_bujanda.mp3 Deskargatu hemen.
Udaberriarekin batera dator munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionala. Newroz da, Kurdistango herriaren sinboloa eta askatasun egun berria dakarren jaia. Lau estatuk zapaldu eta zapaldutako 40 milioi pertsonak osaturiko herriaren eguna da. Kurdistanekin elkartasun astea antolatu du Askapena erakunde internazionalistak. Martxoaren 17ko ekitaldi eta brindis batekin hasi, martxoaren 22ko […]
“Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia”. Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen […]
Euskal Kulturgintzaren transmisio gradu ondoan Izaro Arroita izan da, bere tesian oinarritutako hitzaldia eman du, “Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza memoria ikasketen ikuspegitik”. Memoria historikoa eta identitate kulturala ari da aztertzen euskal literaturan. Memoriaren garrantziaz aritu da, behar bezala konpondu gabeko historia traumatikoak, gerra, diktadura, gatazka, terrorismoa… Iragan gatazkatsuak utzitako zauriak ixteko […]
Lau urte inguru etxean bueltan dela, bertan birfinkatuta dugu, ia, kanpoan (India, Kolonbia, Bolivia, Nikaragua,..) batetik bestera aholkulari ibili eta gero urtetan, gatazka handietan tartekari. Azken aldian jardun bik erakartzen dute bidenabar: Memorialabek (euskal gizarteko urtetako indarkeriaren memoria osatzen) eta Euskaldunon Topagunearekiko elkarlanak (galder nagusia, zelan zabaldu daiteke euskararen plaza/bilgune/zubi […]
