Aste honetan Mobile World Congress-ea aurkeztu diren gailuak berrikusten ditugu, Nokiaren 3310aren berredizioa barne, eta Nintendo Switcharen kaleratzea komentatzen dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean215.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan soinu esperimental eta elektronikoak ekarriko dizkigute Lali Puna Dilute edo The Books taldeek, jarraian El Petit de Cal Eril edo Lila Downs musika esperimentalaren beste alderdi batzuk erakutsiz. Bukatzeko The Delgados talde eskoziarraren pare bat kantu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170303musibla-007.mp3 Deskargatu hemen.
Balkanetara begira jarri gara Jon k. Billelabeitia historialariarekin. Azken hilabeteetan tentsioak gora egin du. Berriro ere mugak kuestionatu dira, etnian arteko liskarrak piztu dira eta lurren banaketa proposatzen da berriz ere. Istorioan gertatu bezala Balkanak beti izan dira banaketa eta liskarrerako lekua. Gerra amaitu zenetik tentsio handienera iritzi dira eta […]
Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak , “Uztaberria” izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Peru Aranburuk Errigorako kideak ekarri dizkigu xehetasunak, Errigora 2012an Nafarroako hegoaldean sortutako ekimen herritarra da. Eremu horretakoak propio […]
Gaurkoan Hiruka Uribe kostako aldizkariarekin bat egin dugu. Azken egunetan getxo inguruan geratutako ekarri dizkigu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Asteburu latza izan da Getxon, izan ere, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumezko gazte baten hilotza topatu dute Getxoko Galea inguruan. Larunbat gauerdian jaso dute neska bat desagertuta zegoen salaketa, eta orduan hasi […]
Aratusteak ez dira amaitu. Asteburu honetan auzo ugaritan ospatuko dituzte inauteriak eta urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegian ere gogoz ospatuko zituzten ostiralean, egun osoan zehar mozorroak eta zomorroak izan ziren protagonista euskaltegian, txokolatada, bazkaria eta sketx txapeletan gu ere peluka jantzita mikrofono eskuan ikasleen artean berbetan aritu ginen, hemen seketx […]
Karraskan elkartea Araba Bizkaia eta Gipuzkoako kultura eta sormen ekosistema agente mapaketa egiten ari da. Lan kultura, sorkuntza eta kreatibitate aplikatuen arloan garatzen da. Irantzu Guijarrorekin berba egin dugu, Karraskan elkarteko kidea. Gaur egungo sorkuntza eta sormen aplikatuarekin lotutako eragileak, espazioak eta programak biltzen dituen sarea da karraskan, elkarrizketa, eta […]
Euskal autonomi erkidegoan zerga erreforma egitea premiazkoa dela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak. Gaineratu duenez, balizko erreforma horrek nahikotasun finantzarioa luke helburu, oinarrizko gizarte zerbitzuak mantentzeko eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko. Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak tentuz hartu dute balizko zerga erreforma. Guzti honen inguruan berba egin dugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170306-hizpidea-josebabarandiaran.mp3 […]
Bilboaldeko errota zaharren bila abiatu gara. Historia joria daukate. Batzuek ibai eta erreketako urak baliatu zituzten, beste batzuk itsasaldien joan-etorriez elikatu ziren, eta izan zen haizetik bizi izan zenik ere. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170303_gomutan14.mp3 Deskargatu hemen.
Nafarroako otsaileko langabezi datuak ekarri dizkigu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Datuak aztertzeko modu ezberdinak daude eta batzuentzat onak direnak, beste batzuentzat kaskarrak dira. Bestetik matrikulazioa kanpaina bukatuta datuen azterketa egin digu. Bukatzeko sinboloen legea bertan behera geratu da. 2003ko legea atzera botata orain tokian tokiko instituzioen esku geratuko da, […]
