Neurri handi batean, hizkuntzak bihurtzen gaitu gizaki. Egunero-egunero baliatzen gara ahalmen zoragarri horretaz, baina, hala ere, gutxitan gelditzen gara mintzamenak zabaltzen dizkigun aukera ezin ederragoez gogoeta egiten. Gutxitan pentsatzen dugu nondik eta noiztik datorkion gizakiari mintzamena, nola garatu den ahalmen hori gugan denboran zehar eta zertan den hizkuntzaren gaineko ikerkuntza […]

Alderantziz gatoz gaur. Gaur gatoz alderantziz. Atzekoz aurrera. Buruz behera eta hankaz gora. Zopnak zumere gatoz gaur. Eremuz Kanpoz. Goia zein den eta behean nor datzan kanpotik ezartzen diguten garaiotan, grazia zerk duen, publiko zer egin daitekeen, hitz zertaz egin daitekeen amorruz eta asalduraz, bultzaka, irainka eta oihuka markatzen diguten […]

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan greba dute gaur ELA, LAB eta Steilas-ek, ‘Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki’ lelopean. Steilas sindikatuko Ana Perez izan da gurean. Manifestazioak eguerdian hasiko dira hiriburuetan. Gehiengo sindikala 2008-2009ko ikasturtea jarri du erreferentzia gisa hezkuntza publikoaren kalitatearen gainbehera islatzeko. Ordutik, administrazioek bi ardatzetan egin dituzte […]

Soinu bereziak gaurko Musiblan, The Magnetic Fields taldearen soinu barrokoak, Moderat eta Anna Meredith proiektu beteak, Why? amerikarrak eta Hanne Hukkelberg norvegiarraren leuntasuna. Honetaz gainera, Josh Rouse eta Gora Japon entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170321musibla-009.mp3 Deskargatu hemen.    

Apirilaren 8an ETA erakundearen armagabetzea beteta egongo zela jakin genuen. Larunbatean, aldiz, armagabetzearen inguruko foroa izan zen Biarritzen. Antolakuntzan Bake Bidea eta Bake bideako kide den Anaiz Funosasekin hitz egin dugu gaurko saioan. Interes berezia hartu zuen Biarritzen antolatutako foroak. Bigarren saioan, joan den abenduan Luhuson izaniko operazioak sortutako egoera […]

Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170321_gomutan_16.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan  Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera […]

Gaur bat egin dugu Hiruka astekariarekin eta Irantzu Sagarminagak Uribe kostako eskualdeko albisteak ekarri dizkigu. Batetik Gogora institutuaren Memoriaren plaza egon da aste honetan Areetan eta bertan bildutako testigantzen berri ekarri digu. Martxoaren 8aren harira Lore Agirre “Euskara eta feminismoa” gaiaz berba egin digu elkarrizketa luzean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170320_irantzusagarminaga.mp3 Deskargatu hemen.