Comeza o mes de febreiro, o mes do Entroido, e nós comezámolo cun Ireki Gaiola cargado de actualidade, cultura e entrevistas. Falamos de Regueifa con Alba María e tamén con Xurxo Souto do proxecto Xangai, un tren que volta a unir Galiza e Catalunya, migración e cultura. https://bilbohiria.com/docs2/2017/irekigaiola/170202_irekigaiola.mp3 Deskargatu hemen. […]
Matxinada txiki baten kontakizunarekin datorkigu Hektor Ortega gaurkoan, 1889ko martxoko larunbat batean Santutxuko Tabako Lantegiko beharginek egin zutena. Nagusiaren harrotasunari, karabineroei, txapelokerrei eta gobernadore zibilari egin zioten aurre tabako fabrikako emakume langile haiek. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170131_Gomutan11.mp3 Deskargatu hemen.
… Bananaz beteta dagoen zulo batean sartzen dira. Sartzen direnean, beste edozein arrain bezalakoak dira. Baina, behin barruan daudela, txerriak bezala portatzen dira (…) hainbeste gizentzen dira non zulotik atera ezinez gelditzen diren. JD Salinger Xerezaderen artxiboko atal berrian JD Salingerren ipuina dugu entzungai. Itzulpena Bernardo Atxagerana da. JD Salinger […]
Egoera ekonomiko zaila dutela jakitera eman zuten Sare herritarren plataformako kideak. 2015eko urtarrilaren 15ean polizia operazio bat abiarazi zuen Guardia Zibilak Sareren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta urte hartako manifestazioan bildutako 104.000 euro bahitu egin zizkioten. Operazio haren ondorioak nozitzen ari da oraindik ere Sare: orduan sorturiko zenbait zor […]
Aste honetan Europar Batasuna ardatz izango dugu, roamingaren behin-betiko bukaeraren data argitaratu dutelako: Ekainaren 15a izango da. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean212.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboaldeko irrati euskalduna da Bilbo Hiria Irratia, Zenbat Gara alkartearen babespean sortua. 1997ko maiatzean hasi zituan emisinoak eta, hortaz, 20. urteurrena ospatzen dabil aurten. Auzoz auzo ekimenean, Bilboko auzoak ezagutzen dabiz, irratsaio berezien bidez. Hamarkada biko ibilbidean, une gozoak eta gaziak izan ditu irrati apal honek. Esate baterako, igaz Mieltxo […]
Urtarrileko Prest aldizkariko edukiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak, Azalean Nagore Mugika ikus dezakegu, Etxerateko kidea. Urtebete eta erdi inguru darama Etxerat elkartearen koordinatzaile lanetan Bizkaian. Elkarteak Ibarrekolan zabaldu duen egoitzan euskal presoen senideei laguntza,aholkularitza eta babesa eskaintzen die, “bizitzea egokitu zaien egoera traumatiko eta mingarri hori arintzeko asmoz”. Bestetik […]
Pentsioen euskal sistema bat egingarria da, bideragarria. Hala uste du euskal ekonomisten gehiengo batek, eta hala esan du Ekonometroa osatzen duten erantzunen bidez. Euskal Ekonomistek Elkargoak lehen ekonomoetroa aurkeztu du, Euskal ekonomialarien % 57k euskal pentsio sistema bideragarria dela uste dute. 2016ko azaroaren 29tik abenduaren 20ra bitartean egindako inkestan 506 […]
“Bizipenak eta hausnarketak” liburua argitaratu du Tasio Erkiziak ez da historia liburua, ezta biografia bat, bere bizitzako ibilbidean eginiko hausnarketak eta kontaketak bildu ditu. Atzera begirada eta aurrera begira jarri da. Eskarmentu luzea du Tasio Erkiziak politikagintzan, betiere ezker abertzalearen inguruan. Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko kidea izan zen hogei urtez, […]
Napoleon Bonapartek Joseph-Dominique Garat lapurtarrari eskatu zion txosten bat Euskal Herriari buruz, jakin nahi zuelako nola antolatu bere inperioaren barnean. Garatek prestatu zuen egitasmoan zazpi probintziak batzea proposatu zion, baina Napoleonek ez zuen Fenizia Berriaren egitasmoa haintzat hartu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Fenizia_Berria.mp3 Deskargatu hemen.
