Bertsolaritzaren esentzia, bertso-bazkari eta -afarietan omen. Eta ideia horri segika, barikuan, Plentziako Gaztetxean antolatutako bertso-afarira joan ginen, grabagailua martxan jarri eta botatako bertsoak lapurtu genituen. Fredi Paia eta Alaia Martinek girotutako saioan, librean aritu ziren bertsolariak kantuan, oso librean aritu ere! Afalosteko saioa ekarri dugu gaurko POTTO saiora; on egin […]

Kandelaria, Kandelario edo Kandelairu jai kristaua da, otsailaren 2an ospatzen dena. Euskal Herrian kandelak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Baina kristautasunaren hasierako garaiak baino askoz lehenagotik, herri usadio zahar baten arabera, egun horretan neguaren luzea edo laburra neurtzen zen, eguraldiari erreparaturik. Eta hara […]

Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Estrasburgon.  Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Euskal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Maialen Kortabarria gasteiztarra eta Askapenako kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170202_hizpidea-maialenkortabarria.mp3 […]

Ostegunetan hizpidea magazinean tarte lanaren ekonomiaz berba egiten dugu.  Gaurkoan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria izan da.Gaurko susperraldi ekonomiko aztertuko du Estatu Espainolean eta Euskal Herrian. Estatu Espainoleko ekonomia %3ko hazkundea izan zuen aurreko urtean, baina Barne produktu gordinak ez du 2008ko izan zenera heldu.  Petrolioaren prezioa ere kontutan hartu beharko […]

Koopera  store denda sarean arropa birziklatzen dute, eta prezio onean saldu. Zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeaz gain, kontsumo jasangarria sustatzen dute. Bilboko zazpi kaleetan aspaldi dute denda eta gabon aurretik denda berria ireki dute eta bertatik bertara, Nagore Perezekin  proiektua ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170202_bilbobertatikkoopera.mp3 Deskargatu hemen .  

Beñat Irasuegi (Orereta/Errenteria 1978) Estrategiaz ariko da Beñat, medio gutxirekin deskonposizioan diren egiturei aurre egiteko moduez. Txikitasunetik gauza asko egin baidaitezke, baina betiere pazientzia estrategikoa landuz gertakizunak probesteko gai bagara. Entziklopedia Britainiarra, PKK gerrilak, erdiaroko itsas errepublikak, ekonomia sozial eraldatzailea, War Games… denak lotzeko gai izango dela dio. Aditza geroaldian […]

Rock gogorraren hastapenetakoa dugu Born to be Wild kantua, Mars Bonfirek konposatua eta Steppenwolf kanadiar taldeak famatu zuena. Beren Magic Carpet Ride diskoan argitaratu eta urtebetera kantua ospetsu bihurtu zuen Easy Rider filmerako hautatu izanak. Gerora motorzaleen irudiari lotuta erabat lotuta geratu da kantu hau. Guk Steppenwolf-en bertsioaz gain, Kim Wilde, […]

Gaurkoan  Joseba Tapia bera izan dugu bidelagun, egun musika irakasleek dituzten kezkez jabetuta idatzi du Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak. Musikari zein musika irakasle gisa aritu den urteetan pilatutako esperientzia bildu du argitalpenean. Musika ez dago bakarrik musika eskolan, etxean dago, herrian, kalean… Bada bestelako eskolarik, eta horien inguruko hausnarketak […]

2008an utzi zion Joxe Elorrietak ELAko idazkari nagusi izateari eta neoliberalismoaren hegemonia eta Mendebaldeko sindikalismoaren krisia sakon aztertzeari ekin zion. Orain plaz aratu du  “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburua Icaria argitaletxearekin. Azken egunetan irakurri ditugu liburuan bildutako hausnarketak, atzo ELA sindikatu egoitzan Txiki Muñoz lagun […]