Aste honetan Samsungekin irekiko dugu saioa, Galaxy S7en baterien ikerketa eta korrupzio arazoak komentatuz. AEBak ere protagonista izango ditugu, Trump presidentearen segurtasun neurri ezegokiak argitaratu dira eta. Komediaren kluba bueltan izango da ere, Espainia 5Grako prestatu behar delako 2018 baino lehen. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa […]

Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da,  Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko […]

Kultur transmisioan Markoz Zapianek azpimarratu du  kultura sorginen adierazpen asko eten izan direla historian. Horietako bat duzu sorginen kultura. Indarrez etendako transmisio hura berreskuratzen ahalegindu da.  Sorginak historian sarritan bere izaera disimulatu behar izan du, hilko baitzuten bestela, harrapatuz gero.  Carlos Castaneda filosofoa izan du hitzaldian bide lagun eta hark […]

Benoit Hamon izango da PS Alderdi Sozialistaren hautagaia Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, alderdia zatituta dago , emaitzak aztertu ditugu Mikel Aramendirekin batera. Frantziako Alderdi sozialista barne lana eta kanpo lan handia izango du, Frantziako hauteskundeetan bigarren itzulira iritzi nahi bada. Baina emaitzak, preseski, politika baten ondorioak izan ohi dira. 2014ko abuztuaren […]

Euskararen erabilera eremu geografikoa egun baino zabalagoa izan zela badakigu, agiri zaharretan horren frogak ageri baitira usu. Bereziki Nafar Erresumaren agiritegietan, testigantza ugari daude, euskaldunak izanik gaztelania ez zekiten lekukoen aipamenak. Itzultzaile bidez egiten ziren deklarazioetan, hala agertzen da maiz. Esaterako, XVII. mendeko Ilunberriko auzi baten inguruan, mediku batek kontatzen […]

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

Gaurkoa Rafa Ruedak Iker Lauroba kantariaren lan berriaren aurrerapen kantua ekarri digu. Hamaika proiektutan murgilduta dabil musikari donostiarra. 2014an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Zeru tolesgarria” deiturikoa. Orain bigarrena izango denaren grabaketan murgilduta dabil eta dagoeneko kantu bat entzun ahal izan dugu, “Azken dantza bat” deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170127-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.

Nafarroako kronikan Mikel Bujanda kazetariak hiru gai aipatu ditu. Batetik Langabezi datuak oposizioan izan duen erreakzioak ekarri dizkigu, isiltasuna izan da nagusi. Bestetik Nafarroako Gobernuak  2016 2019 aldirako Euskararen lehenengo plan estrategikoa onartzen duen Akordioa lortu du , plan hori ezarrita, Gobernuak erantzun egokia eman nahi dio herritarrek euskara ezagutzeko […]