Historian bertsio gehien izan dituen kantua omen da My Way. Abestia mundu osoan zabaldu zuena Frank Sinatra izan zen, baina jatorriz Comme d’habitude izena izan zuen. Jatorrizkoa entzun dugu lehenengo, Claude François-en ahotsean, 1967an hark Jacques Revauxekin batera idatzi zuena. Paul Ankak egin zuen ingelesezko moldaketa, jatorrizkoarekin zerikusirik ez duena […]
Azken egunotan Bilboko Udaleko talde bik kale izendegitik Tomas Zumalakarregi ezabatzeko proposamen bana egin dute. Arrazoia? Bilbo setiatu eta bonbardatu zuela. Guk abagunea baliatuko dugu Zumalakarregik Bilboaldean egin zituen hiru egunetan zertan ibili zen jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170124_Gomutan10.mp3 Deskargatu hemen.
Ander Odriozolak lehen nobela argitaratu du Freeport goiburukoa. Ondarroa eta Bilbo artean kokatutako misterio historia da eta kontakizunaren trama genero beltz klasikoan kokatzen da. Liburuari buruz xehetasunak eman dizkigu gurean izan baita. Bizitza trakets xamarra daraman detektibea da protagonista, edalea, femme fatale-a ageri da, portua da agertokia…. Detektibe zelebrea Joanes da. […]
Euskara eta teknologia berriak, horiek dira Azkue Fundazioaren oinarri biak. Bilbo bertatik bertara atalean Amaia Ocerinekin elkartu gara. Euskarazko blog lehiaketa jarri dute martxan. Blogen lehiaketan izen ematea edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustukoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan. Blogen izen ematea […]
Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udalak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda aurkeztu du Bilboko Okupazio Bulegoak. Iñaki Carro abokatuak azaldu dizkigu salaketaren nondik norakoak. Ixte agindua bazegoen arren, horrek ez du desalojoa, ondasunen inkautazioa eta eraikina hormatzea legitimatzen. Espedientean aipatzen den araudiak ez ditu eskumen […]
Gaurkoan Ula Iruretagoiena arkitektoak hiria antolatzeko plana zer den azaldu digu. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra dokumentu tekniko bat da, non hiriaren hiri-eredua zehazten eta arautzen den. Une honetan, Bilbokoa berrikuste fasean dago, indarrean dagoen dokumentua 1995.ean idatzi baitzen. Bilboko Plan Orokorraren proposamenaren zertzelada batzuk aipatuko dizkigu. Bilbo zein motatako hiria […]
Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal herrian? Kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta saioa antolatu du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten. Helburu praktikoa du gogoetak, orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea. Urtarrilaren 31an Bilboko Bizkaia aretoan izango da jardunaldia. Iñaki Irazabalbeitiak eman digu […]
Negu gorrian egonagatik, Bilbo Hiria irratiko estudioan uda beroa da nagusi, eta POTTO saioan ere aro horretarako saltoa egin dugu. Irailaren 1ean, Plentziako Antolin Deuna jaietako bertso-jaialdi mundiala izan dugu gozagarri. Lau maisu handi taulagainean, beste inon topatu ezingo duzuen dokumentua! Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza […]
Latinoamerikara begira jarri gara Fakun Aznarez kazetariarekin batera. Lehengo Bolivia izan dugu hizpide. Aro berriak Bolivian ekarritako aztertu dugu. 1990eko hamarkadako neoliberalismo hegemonikoa aldatzeko premiak sortu zuen aroa izan da, deskontentu sozial izugarria zegoen, zapalkuntza, langabezi izugarria, pobrezia erabatekoa… Hamarkada horietan pobreziak %25 egin zuen gora, aldaketak hazkunde ekonomikoa eta […]
Bizkaiko zahar etxetako langileak lan gatazka luze batean murgilduta daude, Bizkaiko zahar etxeetan egoiliar dauden pertsonen senitartekoek Babestu elkartea eratu berri dute. Adinekoei ematen zaien arretaren kalitateari buruzko gogoeta berehala martxan jartzeko eskatu dute .Prozesu horretan beharginen lan baldintzak hobetzeko ere eskatu dute. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei […]
