Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu […]

Oraingo honetan Zientzialari saioan kostalderaino joango gara flyschak ondo ezagutzera. Kostaldean begi bistan azaltzen zaizkigun haitz geruza horietan Lurraren historiaz inon aurki daitekeen egutegirik zehatzenetako bat aurkitzen da eta Estibaliz Apellanizek flyschek barruan gordetzen dituzten sekretuak azalera ateratzen lagunduko digu (argazkia: Roberto Latxaga). https://bilbohiria.com/docs2/2016/zientzialari/161226_z39_flyschak_estibaliz_apellaniz.mp3 Deskargatu hemen. Estibaliz Apellaniz Ingunza geologian […]

Euskal kultura euskaraz baino ez da posible ala espainieraz eta frantsesez ere bai? Galdera horretatik abiatu zuen tesia Ibai Iztuetak, ondoren “Cultura vasca vs. euskal kultura” saiakera liburua plazaratu zuen. Euskal Kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan izan da eta bertan eginiko elkarrizketa duzue bertan entzungai.  Askotan entzundako zalantza jarri du mahai […]

25 urte bete ditu 2016an Rekalde aretoak, 1991 urtean zabaldu zituen ateak eta 1000 metro koadroko azalera du. Gaurkoan bertatik bertara aritu gara, Asier Madarieta eta Estizen Esesumagarekin batera. Atzera begira jarri eta aretoak egindako ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, gaur egun dituzten erronkez aritu gara. Bestetik, egunotan zabalik dagoen Paleolitoari […]

Gaurkoan “Atte hil aurretik” antzezlanaz berba egin dugu Miren Tirapu aktorearekin. Erabakiek giza harremanetan zer eragin duten gaitzat hartuta, ‘Atte hil aurretik’ obra estreinatuko du Miren Tirapu aktoreak. Hiru belaunalditako pertsonaien azalean jarriko da, eta momentu, egoera eta testuinguru zehatz batean hartzen diren erabakiek kausa ditzaketen elkar eraginen inguruan ariko […]

Amorebieta-Etxanoko Uxarte Sagardotegian Bizkaiko sagardo berria dastatzeko aukera izan da, gaur bertan eman diote hasiera Txotx ekitaldiarekin. Aurtengo enbaxadorea Andoni Aizpuru kazetaria izan da. Aitor Intxaurraga Bizkaiko sagardogileen presidentearekin berba egin dugu. Nolako sagarra, halako sagardoa esan ohi da, Aitorrek aipatu digunez eguraldiaren gorabeherak direla eta sagar uzta ez da […]

Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteak antolatu dute konferentzia eta “Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak, zer egin?” izango da gaia. Berlinen 1996tik antolatzen dute ‘Rosa Luxemburg Konferentzia’. Aurten ere horrela egin dute egun hauetan.   1919ko urtarrilaren 15ean erail zituzten Rosa Luxemburg. Duela hiru urte ere Bilbon Rosa Luxenburgo konferentzia […]

Material berria negurako! ERO  “Garaiz gaude”(Autoprodukzioa,2016) Xabi Aburruzaga “Keltik” (DND Diskak,2016) Kokein “Lurpekharia” (Autoprodukzioa,2016) Bide Ertzean “Zutaz kantatzeko” (5GORA,Elkar,2016) Korrontzi “Benefic”(Baga-Biga,2016) … Bota atxurre ta altxa bolumena!! https://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/abyo%23259.mp3 Deskargatu hemen.