Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Gema Lasarte Ehuko irakaslea eta ikerlaria izan da. Emakumea objektu izatetik objektua sortzerako bidea, izan da hitzaldiaren nondik norakoa. Gema Lasartek 1979tik 2009ra bitartean emakumeek idatzitako 27 eleberritako pertsonaia protagonista femeninoak aztertu ditu doktore tesi batean, generoaren gaineko diskurtsoak analizatuz. Pertsonaia protagonista femeninoen […]

Herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du, Iruñean. Urte hauetan Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzea nahi du. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi duela jakinarazi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean. Galdeketak dagoeneko hasi dira herri txikietan eta helburua hiriburuetara […]

Super Mario Run izan den fenomenoa eta bere ondorioak Nintendo enpresan aztertzen hasten gara saio hau, non adierazpen eskubidearen eta Internetaren arteko harremanari buruz hitz egingo dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean207.mp3 Deskargatu hemen.

 Hiruka komunikazio taldearekin bat egin dugu, eta eskualdeko albisteen berri ekarri digu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Abendua Hiruka astekariak ale berezia argitaratu du. Oles etorri dira ale berezian eta neguko kontuak ekarri dizkigute. Eskualdeko dendarien eskaintzei ere erreparatu diete eta eskualdeko bertsolarien bertsoak ere bildu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161219-irantzusagarminaga.mp3 Deskargatu hemen.

Harresiak Apurtuz Etorkinen aldeko Euskadiko Gobernu Kanpoko Erakundeen Koordinakundea da, 1997an sortua zen Bilbon. Harresiak apurtuz-ek pertsona guztiek, euren jatorria, sexu, arraza edo egoera soziala dena delakoa ere, zuzen eta bakean bizitzeko aukera emango dien gizarte batean aukera eta eskubide berdinak izan ditzaten lan egiten du. Bihar herri ekimena burutuko […]

Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.  Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]

Iruñeko euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu saiora, ohiko moduan  Nafarroako kronika ekarri digu. 2017ko aurrekontuen berri eman digu, izan ere, Nafarroako gobernuak datorren astean onartuko ditu 2017ko aurrekontuak. Bestetik hizkuntzaren auziaz ere mintzatu da. Euskararen legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñean. Paul Bilbaok, idazkari […]

Negua heltzen denean Olentzero erortzen da gure etxeetara, baina horrez gain, Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatzen dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria eta bestelako gertaerak, naturarekin eta gure tradizioekin lotuta. Neguko haur kantak diskoan agertzen diren abestiak sinesmen horiekin oinarrituak daude, gehienak jatorrizkoak izanik, alai eta dibertigarri batekin.10 […]