Deustualdeko prest aldizkarian jasotakoaren berri eman digu Lur Mallea kazetariak. Prest aldizkaria argitaratu berri duen zenbakian Olatz Arteaga Cabeza ikerlaria eta biokimikan doktorearekin elkarrizketa jaso dute. Zientzialari eta ikerlariak egunerokoan bizi behar dutenak bildu dituzte elkarrizketan, zientzien munduan kontratu ia guztiak beken bitartez egiten direla kontatu die. Erreportaje nagusian Jai […]

‘Zutaz kantatzeko’ liburuak Bide Ertzean taldearen ibilbidea CD bilduma batean batu du Jon Eskisabel kazetari eta idazleak. 18 urteko ibilbideari 14 abestiko lan bat dakar, argitaratu gabeko lanekin, bertsio berriekin eta zuzenean egindako hainbat moldaketekin. Gaurko saioan Jon Eskisabel eta Imanol Ubeda izan ditugu bide lagun. Idatzitakoaz, kantatutakoaz eta azken […]

Preso ohien ekimenez Kalera Kalera mobilizazio zikloa abiatu dute Usurbilen. Presoen auzia jendarteratzea eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzea izango ditu helburu. Iñaki Akaiturri preso ohia izan da gurean. Urtarrilaren 8 arte luzatuko da ekimena, Usurbilen bertan egongo da kokatua gune zentrala, plazan jarritako karpa batean, eta bertan […]

Bihar Azkuna zentroan Berbagunearen bosgarren edizioa izango da. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan euskaraz egiteak duen garrantzia aitortzea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin batera, bultzatutako euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia. Egun osoan adin guztietako 1.600 pertsona ingururen parte-hartzea espero da, lau txandatan. Koldo […]

Hamabostean behin egiten dugun moduan gaur ere Geuria komunikabidearekin bat egin dugu. Bi urte bete berri ditu Hego Uribeko tokiko hedabideak eta zenbaki berezia argitaratu dute eskualdeko prentsona esanguratsuen testigantzak jasoz. Bestetik Eustat-ek kaleratu dituen datuen arabera, Hego Uribe eskualdeko biztanleriaren %19,2 hirurogeita bost urtetik gorako da. Bizkaiarekin (%21,9) eta […]

Xamurrrago datoz eibartarrak euren 13. lanarekin, “Maitasunari pasioa” (Jo ta Ke,2016). Bilbo Hiria Irratira etorri dira Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel aizkolariak berbetarako… 13 lan eta ia  30 urte errepidean! Heavy Metal!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161209_artayorran257_sutagar.mp3 Deskargatu hemen.

1

Abenduaren 13tik 15era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak. Orreaga elkarteak antolatu ditu, UEUren laguntzarekin. “Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helarazteko asmoz”. “Politikak duen garrantziaz eta zentraltasuna” ohartuta antolatu ditu Orreaga taldeak.  Jardunaldien helburua: “Geure menderakuntza […]

Egun bezala, garai batean ere baziren euskararekiko interesa eta lilura erakutsi zuten euskaltzaleak. Nafarroan 1925ean sortutako taldea izan zen Euskeraren Adiskideak, Primo de Riveraren diktadura garaian. Kultura munduko jende nabarmenak ziren, eta herriz herri euskararen erabileraren inguruan ibili ziren galdezka. Euskarazko literatura lehiaketak antolatu zituen talde honek, baina bigarren errepublikaren […]

Sanferminetako talde-bortxaketak hedabideetan izan zuen isla argitzeko Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin bat egin dugu. Uztaileko gertakarian, hedabideek bortxaketari «gogoz kontrako harreman sexuala» esan zioten, sexua eta sexu indarkeria berdinduz. Sexua hainbat pertsonaren artean gorputzarekin izandako plazera da. Sexu indarkeria, ordea, norbaiti eraso egitea edo norbait menderatzea da, sexu […]