Zenbait gizarte erakundek Kurdistanen aldeko eta giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute biharko, larunbata. Aldi berean, Turkiako gobernuarekin “harremanak bertan behera uztea” eskatu diete antolatzaileok erakunde publikoei. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean. Bestalde, azaroaz geroztik Tayyip Erdogan presidente turkiarrak “errepresio-makina” martxan ipini duela […]
Nafarroako hamalau gizarte mugimenduren iritziak jaso ditu Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Argi astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Nazioartean txinara begira jarri […]
Gaurko saioan Amazigh herritik Euskal Herrira etorritako Yus Nacer izan dugu laguntzaile saio osoan. Bere herriaren musika eta kultura ezagutu dugu. Bera euskalduna da eta Laboaren kantuak ditu gustuko. Horregatik, saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Laboaren Gure bazterrak izan da. Gaurko Soinugela bukatzeko aukeratu dugun kantua ere Gure […]
Da lar, da gehiegikeria, da dena nahi izatea, da hiperestimulazio soziala, kulturala, jakin behar dena amaitutakoan kudeatzen. Gurutzea eta antsiolitikoak, da dena behar izatea. Da saio honi ekiteko aitzakia ere. Eremuz Kanpo 5X06. Lar. Lar, gehiegi, edo ingurutan esan ohi den larregi, gehiegiegi litzatekeena, superlatiboa birritan markatuz, soberakoa izanik hitzaren […]
Azken aspaldi honetan asko hitz egiten da transgenikoei buruz. Hedabideek txitean-pitean erabiltzen duten kontzeptua da, eta halako aipamenei, gehienetan, ez zaie eztabaida eta polemikarik falta izaten. Batzuen ustez, transgenikoek sekulako iraultza ekarriko omen dute; beste askoren ustez, ordea, kalte konponezinak ekarriko omen dituzte. Baina ba al dakigu zehatz eta zuzen […]
Urtean egindako ekintzen balorazio bateratua egingo dute 40 agente baino gehiagok; eta proiektua hobetzeko espazioak identifikatuko dituzte. Zurrumurruen aurkako herritarren sareak zabaltzeko eta indartzeko zenbait formula ikertuko dituzte ere. Begoña, Deustu eta Errekaldeko barrutietan garatzen ari dira proiektua zurrumurruen aurkako 83 agentek. Estrategiaren balioekin konprometitutako pertsonak dira agente horiek eta […]
Txapel guztiek behar dute beren burua, eta Bizkaiko Bertsolari txapelketaren txapelak zapatuan lortuko du dagokiona. Miribillan dugu hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari izango dira taulagainean berbarekin eta doinu-errimekin lehiatuko direnak: Onintza, Jone, Etxahun, Miren, Nerea, Beñat, Xabat eta Ibon. Gaurko POTTO saioan, zapatuko finala aurkeztu dugu eta […]
Lanaren ekonomiaren tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialaria 2012ko lan erreformari begira jarri da. Osatutako Espainiako gobernuaren ahulezia ikusita lan erreforma bertan behera geratzeko bidea ireki du oposizioak. Lan erreforma horrek muturrera eramaten ditu aurreko erreformetan arian-arian ezarri zituen oinarriak. Krisiaren ondorioak langile klaseari ordainarazi, erreformak jomugan jarri du negoziazio kolektiboa, […]
Gaurkoan “Euskara irabazteko bidean” liburuaren berri eman digu Garikoitz Goikoetxeak. Euskara irabazteko bidean liburuan; Elkarrek, BERRIAk eta Jakin-ek elkarlanean sustatutako Aleka bildumaren bigarren lana da. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. […]
Neste Ireki Gaiola lembramos ao galego que liderou a Revoluçom Cubana, Fidel Castro. Temos actualidade e agenda cultural, onde aínda com recortes, toparemos filmes, poesía e concertos. Um novo Redeiras com Marcela e Elisa e entrevista co poeta Isaac Xubím, junto co músico Ruper Ordorika. Todo, coma sempre, coa melhor […]
