Durangoko Azokako Kabi@ gunean Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrien adituaren hitzaldia izan da. Sare sozialen arriskuez mintzatu da. Internetera igotzen den guztia betirako geratzen da, horregatik, sare sozialak erabiltzerako orduan, gure argazki edo lagun arteko momentu bat  igotzean, bi aldiz pentsatu beharra dagoela ekarri digu gogora. Bestetik kasu ezberdinak […]

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi errementaria ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira. Irudienea gunean aurkeztu dute filma. Bertan izan dira zuzendaria Patxi Urkijo eta pelikulako protagonista diren Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak. Urkijok azaldu moduan, txikitan haren ipuin gogokoena zen Patxi […]

Udaberrian lan berria argitaratu zuen Oier Guillanek, Mr. Señora izenekoa. Zazpi antzezlanek osatzen dute liburua, haien artean liburuari titulua ematen diona. Liburuko bi antzezlan hartuta Mr. SEÑORA teatro errezitaldia osatu dute Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan bera antzezle direla. Mr. Señora antzerki bakarrizketa bateko protagonista bat […]

Urtero bezala Ataramiñe elkarteak euskal errepresaliatu politikoen koadernoa plazartu du. Olerkiak, bertsoak, marrazkiak, gogoetak… Traza ezberdineko sormen lanak aurkituko dituzue Azokaren atarian plazaratu duten zenbaki honetan. Aurten bi ilustrazio ipuin argitaratu dituzte, “Kuku erlojua” eta “Haizea”. Oier Gonzalez Ataramiñe elkarteko kidea eta Urtzi Errazti Etxerateko kideak bertatik bertara Ataramiñe elkartearen […]

Argitaletxe emankorra da Pamiela, urtero 60 titulu baino gehiago ateratzen dituena. Bertako Pello Elzaburu editorearerekin izan gara solasean eta argitaletxearen ekoizpen berrietako batzuk nabarmendu dizkigu, besteak beste, Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia, Nafarroako historia mapen bidez azaltzen duen Atlas histórico de Navarra, Xamarren Etxea, Joseba Sarrionandiaren ¿La poesía está muerta? Hilda […]

Juan Carlos Etxegoien Xamar lagunak, Erroa eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean argitaratutako Etxea liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Pamielako Joxe Angel Irigaray eta Erroako Xabier Monasterio editoreek lagunduta. Argazkiz ondo horniturik eta informazio askorekin “konturatzen zara nolakoa zen euskal gizartea garai batean”. Baina etxea baserrira mugatzen ez den bezala, herri arkitekturako […]

Saioa Olmoren proiektua hainbat pertsonekin garatuta du. Artefaktu artistikoa da Eromekanika,  Performanceak EPLC kolektiboarekin garatuta. Argitalpenerako autore batzuen irreflexio testuekin osatuta dago: Xabier Erkizia, Idoia Zabaleta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makno eta Javier de Rivera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161204_saio_olmo.mp3 Deskargatu hemen.

Irudienea gunean atzo  hitzordu garrantzitsua izan zen. Goizean ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaren estreinaldia izan zen.  Bertan egon ziren Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria. Mirentxu Loiarte zinemagilearen erretratu pertsonala egin dute. Mirentxu Loiartek iraupen ertaineko film bat eta dokumental bat egin zituen, eta desagertu egin zen. Ondoren ez zen […]

Rayco Gonzalezek Opio errebeldea liburua aurkeztu digu. Hiru disko, demo, zuzeneko eta maketen ostean, liburu batekin ausartu da. Opio Errebeldea – Futbola, iraultza, eta gizarte aldaketa. Liburuak 40 istorio labur bilduko ditu: jokalari, talde, gizarte mugimendu, zalego… horietatik hamar, Argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira. Durangoko azokan aurkeztu du lana eta […]