Asteburu honetan Uliako itsaslabarretaraino joango gara ibilbidea egitera eta, gero, San Pedrora jaitsi eta bertako ostatu galiziar batean bazkaldu ostean, Albaola itsas faktoria bisitatu dezakegu. Horrez gain, betiko lez, errezeta (Kafe Antzokiko Urko Elgezabalen eskutik Oierren amamaren enpanada egiten ikasiko dugu), liburua (Ane Jaka eta Patxi Gallegoren Marimutila naiz), diskoa […]

Aste honetan jakin dugu Bruselak, monopolioa sustatzea egotzita, salaketa jarri diola Googleri. Europar Batasunaren aburuz, smartphoneak egiten dituzten enpresekin gehiegikeriak egin ditu Googlek, bere Android sistema instalatu ahal izateko bere hainbat programa instalatzera derrigortuta. Kaliforniako enpresa nonahiko eta orojakileak telefonoen bidez egiten duen gure datuen eta ibileren prozesamenduaz jardun du […]

Capítol 32: La Diada de Sant Jordi. Editorialean Sant Jordi eguna nondik datorren azaldu dugu. El calaix de l’absurd atalean, Iberiar Penintsulatik trenez bidaiatuta izan ditzakegun sentsazioak aztertu ditugu. S’ha escrit un crim-en, lehengo astean abiatutako torturen eta sorginen inguruko kontaketaren bigarren zatia entzun dugu. La pàgina següent atalean larunbaterako […]

Egunotan euskal museoan dagoen erakusketaren harira, Labayru Fundazioak egin duen San Antonen Kili-Kili bideoa aipa daiteke, proiektuak izan zuen ibilbideari buruzko liburuaz gain. Lehengoan azaldu genuenez, Bilboko San Anton elizaren gerizpean sortu zen Kili-Kili, Jose Antonio Retolaza abadearen ekimenez. Hasierako orri solteak aldizkaria bilakatu ziren eta, gerora, unibertso koloretsu eta […]

Agur, bertsozale! Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bigarren saioa izan zuen Bermion, eta POTTO irratsaioko lagunak ere han izan ziren, saioaz gozatzen. Bixi-bixi joan zen txapelketako bertso-saioa eta, pronostikoei kasu eginda, Ander Elortegi nagusitu zen. Zelan ez, gure bertsolaritza ardatz duen saioan, Bermioko bertsoaldiak eta beste hainbat kontu izan ditugu hizpide, tartean […]

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVI. Biltzarra antolatu du apirilaren 22 eta 23rako “Menpekotasunaren aurrean geure buruaren jabe” gaiaren inguruan. EHUk Bilboko Abandoibarran duen eraikinean egingo diren jardunaldi hauetan, menpekotasuna sorrarazten duten era guztietako droga eta arazoen aurrean nola jokatu behar den adieraziko dute osasun arloko hainbat adituk. Bertan landuko dituzten […]