Donostiako Egia auzoko Kortxoenea gaztetxea eraitsi dute gaur goizean. Gauez etorri dira 50 bat langile, Ertzantzaren laguntzarekin, eta gaztetxea hesitu ondoren hondeamakinak hasi dira ereisten. Hiru gazte teilatura igo dira, eta langile batzuek (Segurtasun enpresa batekoak?) jaitsiarazi dituzte. Kortxoeneako Ioritzek hori eta gehiago kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideaioritzkortxoenea.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan bi kazetari izan ditugu arlo honetan. Alde batetik Info 7ko Nekane Zinkunegik atzo Donostiako Kortxoenea gaztetxean gertatutakoa aztertu du, “penagarria dela” esanez. Bestetik, Aizu! aldizkariko Eñaut Mitxelenak, Kortxoenearenaz gain, “Estrobo” auzia komentatu du: Eñauten ustez, ematen du arraunlari horiek “normaltzat” jotzen dutela ziztatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151104hizpideanekanetaenaut.mp3 Deskargatu hemen
Gure bizitzan ez dira ohikoak, ezta ezagunak ere, baina Lurralde Antolaketako gidalerroek beren garrantzia dute: zer eraiki, zer ez, zeri eman lehentasuna, errepidea egin edo ez, lehen sektoreari hau edo ezer ez ematea… Gaurkoan, Iratxe Arriolak, EAko alkate eta Busturialdeko Ur Partzuergoaren lehendakariak, gidalerro horiek zer diren, herritarrok nola parte […]
Bi disko ezagutzeko aukera izan dugu , batetik Zura taldearen ‘Egunkari ezkutua’ deskubritu dugu, bidai lagun Xabi Strubell izan dugu. Txillardegiren ‘ Leturiaren egunkari ezkutua’ liburuan bilatu dute ispirazioa kantuak sortzeko. Bestetik Izaki Gardenak taldearen ‘Aurri gara’ ezagutu dugu, bidai lagun Jon Basaguren izan dugu. Ostegunean kafe antzokian aurkeztuko dute […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
Urrian izandakoari errepaso txiki bat egin ondoren, Jabi Blazquezek azarorako prestatu duten programazioa izan du mintzagai: erakusketak, kontzertuak, topaketak, musika, hitzaldiak, zinema… Abendurako, hainbat gauza prestatzen ari direla ere esan digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Sare herri ekimenaren Aritz izan dugu gurekin. Pasa den asteburuan Sarek Batzar nazionala egin zuen. Horrez gain, Aritzek beste gai batzuk jorratu ditu: hasteko, ETAko 20 presoren helegitea (atzera bota dute), Derioko sabotaia, eta urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon egingo diren manifestazioak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideaaritz.mp3 Deskargatu hemen
Nicolas Bonnemaison mediku kondenatua bere buruaz beste egiten saiatu zen pasa den asteburuan, Landetan. Berri horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai: gero, Ziburu herrian ezker abertzalekoak eta Alderdi sozialistakoak bereizi direla kontatu digu. Bukatzeko, haragi gorriaren auzia komentatu du Pantxoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Betiko moduan, izenburuak irakurri ondoren sakontzeari ekin diogu #hizpidea magazinean. Gaurkoan, Idurre Eskisabelek bi gai jorratu ditu. Alde batetik, “Estrobo epaiketa”: atzo, arraunlari batek “hainbat sustantzia eta hainbat aldiz injektatu zizkietela” aitortu zuen. Bestetik, pasa den urrrian eta Derion Verónica del Carmen emakume nikaraguarra hil zen, bihotzekoak jota, adineko pertsona […]
Pasa den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian, eta Erdogan presidentearen AKP alderdiak sekulako garaipena lortu zuen, ia ia gehiango osoa lortuz. Txente Recondok garaipen horrek zergatik eta zer suposa dezakeen aztertu ditu. Halaber, alderdi kurduek ateratako emaitza eskasa ere izan du hizpide Txentek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen
