Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak Soundgarden taldearen Black hol sun kantua izan du hizpide. Sound Garden 1984an Seattle hirian sortutako grunge talde dugu. Grunge musika motako talde aitzindarien artean kokatzen da: Nirvana, Pearl Jam edota Alice in Chains taldeekin batera. Mundu mailan ospetsu bilakatu zuen diskoa 1994an kaleratu zuten Superunknown […]
11 Ispilu
Kantu esanguratsu bat azaldu eta haren bost bertsio aukeratu eta komentatu egiten dizkigu Rafa Ruedak.
Gaurko bertsioa saioan Rafa Ruedak Tom Petty kantari Estatubatuarraren “Free Fallin” kantua zian du hizpide. Musikari, egile-abeslari, musika-jotzaile eta ekoizlea izan zen, Tom Petty and the Heartbreakers taldeko burua. 1980ko hamarkadan, Traveling Wilburys taldearen sortzaileetakoa izan zen. 1976tik aurrera, arrakasta handia erdietsi zuen Tom Petty and the Heartbreakers taldearekin. Besteak […]
Gaurko saioan “In the air tonight” kantuaren bertsioak ekarri ditu Rafa Ruedak. Phil Collins ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jotzaile bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen. 1981ean bakarkako bere lehen lana argitaratu zuen, “Face Value” deiturikoa, bertan aurkitu dezakegu “ In the air tonghit” kantua. […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak “Respect” kantua ekarri du, Otis Redding soul kantariaren eskutik. Estatubatuar soul abeslaria izan zen. King of Soul “Soularen Errege” ezizenaz ere deitua izan zen. Berak konposatu eta abestutako abestirik ospetsuena (Sittin’ On) The Dock of the Bay izan zen. 1967ko abenduaren 10ean hegazkin istripu baten ondorioz […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak Pixes talde mitikoaren “Where is my mind” kantua izan du hizpide. Pixies rock alternatiboko musika taldea da, Bostonen 1986an sortua. Taldea 1993an desegin zen modu garratzean, baina 2004an berriro batu zen. Hasierako partaideak Black Francis, Joey Santiago, Kim Deal eta David Lovering izan dira. AEBetan arrakasta […]
Gaurko bertsio saioan Pete Segeer kantari estatubatuarraren “Trun trun trun” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantaria eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. Musikaren bitartez ekintzaile politiko ere bazen Seeger. The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysekin batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldearekin aritu […]
Gaurko saioan Bob Dylan kantariaren Girl from the North Country kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robert Allen Zimmerman, Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Musika eta literaturaren uztarketarik nabarmenetakoa dugu berea. Grabatutako […]
Munduan eta historian gehien bertsionatu den kantua ekarri du Rafa Ruedak 11 Ispilu saiora. Garota de Ipanema edo “Ipanemako neska” brasildar bossa nova–jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an idatzi zuten, Antônio Carlos Jobimek musika eta Vinicius de Moraesek hitzak. Musikal baterako sortutako kantua izan zen […]
Gaurko 11 ispilu saioan 60ko hamarkadako kantu ezagunarekin abiatu dugu, Van Morrisonen Brown Eyed Girl. Van Morrison, jatorriz George Ivan Morrison,abeslari irlandar famatua da. Belfasteko lehoia ezizena hartu izan du. Kantu hau 1967an konposatu eta grabatu zuen, Blowin your Mid! diskoan argitaratua izan zen. Blues, soul eta jazzaren uztarketarekin beti […]
Gaurko 11 ispilu saioan Bing Crosby kantariak famatu bihurtu zuen One for my baby (and One More for the Road) kantua izan dugu hizpide. Harry Lillis Bing Crosby 1903an Amerikako Estatu Batuetan jaiotako aktore eta abeslaria dugu. 30eko hamarkadan izan zuen sasoirik loriatsuena, geroago etorriko ziren Frank Sinatra eta beste […]