Yakartatik etorri berri da Iratxe, Vía Campesinaren topaketatik. Nekazarien eskubideak zerrendatu dituzte Nazio Batuei horiek sina ditzaten proposatzeko. Eskubide oinarrizko horiek zeintzuk diren kontatu digu Iratxek, Asia aldean nekazariekin izandako hartu-emanaz, gurean nekazaritzak azken urteetan izandako bilakaeraz, landaketa hidroponikoaz eta bere ondorioez,… Bukatzeko ate batzuk zabaldu nahi izan ditugu gerora […]

30 urte darama Juanrak notario lanetan Bilbon, eta bere lanbidearen inguruabarrak argitzen lagundu digu bazkalosteko solasaldian. Kaleko lagun baten jakinminetik hasitako elkarrizketak mundu ezezagun samar hori azaleratzen saiatu gara. Euren zereginak, esaterako, funtzionarioarenetatik harago, jendeari aholku ematea dauka bere baitan. Eta ondorioa oso onuragarri edo oso kaltegarri gerta dakiguke. Etengabe […]

1

Toni, aspaldiko laguna, “Consumir menos, vivir mejor” plazaratu berri duen liburuaren aitxakitan, BHIan. Bere pasioa da gaia. Kontsumitzean, ingurumena, gizatasuna, eta plazerra kontuan izanda, hobeto biziko gara, ziur. Gu geu, eta gure ingurukoak, gizartea, planeta…. Kontsumo kontzienteari buruzko liburua, eguneroko erabaki txiki eta handietan laguntzeko informazioz betetakoa (jakiak, jantziak, autoak, […]

Puntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna. SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: […]

Etorri geldiezina dauka Alexek. Benetan bizi du bere jardunak. Bewys, Oteitza, Augusto Boal, zapalduen antzerkia,… bere erreferente nagusietakoak. Plastika kolektiboa bere lan-tresna: jendea biribil baten itxuran elkarri begira jarri, eta marrazketa abstraktuaren bitartez, elkarren arteko tarteak errespetatuz, konponbide bat sortzeko prozesuak bideratzen eta laguntzen. Izan ere, hitzek ere askotan zaildu […]

18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, […]

Jugatxek hamar urte inguru darama CEAR-en asilo eskaeraz eta bestela laguntza bila etorritakoei erantzuten.Arazoak hainbat adar dauzka eta irtenbideak konplexu samarrak. Gero eta hedatuago diren topiko arrazistak desmontaatzeko datuak ugariak dira, dana dala. Ez omen digute lana kenduko, ez eta gure lan-baldintzak kaltetuko. Kalean pegamentoari ekiten ikusten ditugunean, gutxi batzuk […]

Ipuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: […]

Matematika karrera egin ondoren eta duela gutxi “denbora finituan singulartasunak garatzen dituzten zenbait fluxu geometrikoren zenbakizko azterketa” izenburuko tesia aurkeztutakoa. Doktore, beraz, eta EHUn irakasle. Matematikak daukan balioaz mintzatu zaigu, eta baita ere esperanto hizkuntzaz: ikasteko erreza, gaur egun munduan ibiltzeko tresna interesgarria, interneten bizi-bizi dabilena. Esperantozaleen izaeraz eta euren […]