Lanetik atera eta kafetxoa hartzeko asti doiaz heldu zaigu Ahoztar. Master-Sillako lan horretan hamaika gauza ikas dezake batek, beste edozeinetan legez, zur ibili ezkero, eta hala dabil bera, bai horixe! Ikerketa-kazetari gisa betean zebilen garaiko kontu batzuk ere izan ditugu mintzagai, baina gai horri beste saio baten tajuz heltzea hobetsi […]
Berbaz
Gonbidatu bereziak eta euren soslaiak ondo ezagutzeko solasaldi sakon eta bereziak Eleder Aurtenetxerekin. Larunbatetan 19:00etan eta errepikapena ostiraletan 15:00etan.
Urtebete luze dala, Larrabetzuko Elexalde auzoan guraso talde batek haien umeentzako hazkuntza-esparrua kudeatzen du. Txandaka guraso bi-edo egoten dira goizetan umeen kargu. Familia txokotik irten, eskolan sartu barik, tartean, komunitatean bestelako eredu bat proposatuz eta gizarte eraldaketan diardutela jakinik. Oso esperientzia bizia eta aberasgarria. Haurdun taldean elkar ezagutu zuten sustatzaileek […]
Funky Projects-en urte batzuk eman ondoren esperimentatzeko premia handi bat sortu zaio Ixiarri eta horri ekin dio azken hilabeteetan: Pink Gorillas izena du esperimentuak eta funtsean, pertsona bakoitzak duen sormenari eta izaera berezi horri bideak irekitzean datza, prozesu osoa gozatuz. Zer zara orain? Zer izan nahi eta ahal duzu benetan? […]
Aurreko ostegunean Bidebarrietako Liburutegian aurkitu dugu Angel Zelaieta hitzaldia ematen. Gaia: Gabriel Arestiren Etxea Hierro egunkarian (1962-1966), tarte horretan aipatutako kazetan Gabrielek idatzitako 24 artikuluen (kultura-, gizarte- eta politika gaiak) gaineko ikerlana aurkeztuz. Arestiren biografia idazteaz gain laguna zuen (1933-1975) eta “trumoia” zela dio Angelek. Gainera, bazuela bere izaera bereziaren […]
Kontsultoretza esperimentalan diardu Manahmanak. Sortu ere nahiko modu esperimentalean sortu zen 2008an. Team Academy delakoa jendeari enpresa sortzen laguntzeko metodoa da. Finlandiatik ekarritakoa. 10 lagun inguru aukeratzen dituzte eta urte batean zehar lidergoa, talde-lana. marketina eta antzeko gaiak lantzen dituzte “coach” delako baten laguntzaz. Baina, gai horietan trebatzeko lehenengo baldintza, […]
Sormenari, sortzeko ahalmenari buruz eman dugu gaurkoa Goizanegaz berbaz. Sortzen izateak gure burua eta gure barne-sentipenen mundua hobeto ezagutzeko aukera ematen digu. Zerk mugatzen gaitu? Zerk ematen digu benetako poza? Nola gainditu sortzeko eta gustorago bizitzeko trabak? Guztiak gara sormentsu jaiotzez eta askori ahalmen hori kamustu egiten zaigu adinean behera. […]
Txilen urtebete lanean (itzultzaile, idazle eta bertako Maputxeen aldeko taldeetan) ibili eta gero, bizimodu alai eta oparoan, etxera etorri zaizkio atentatu batzuetan parte hartu izana leporatuz. Oso prozesu iluna. Bertakoek esanda, tamalez, ohituta daude horrelakoekin. Hasier Rekondok aspaldi ezagutzen du Asel eta gure artean haren alde sortutakoen berrri eman digu, […]
Berbaz hastean bagenekien zer berbagai utziko genuen bazter, baina apenas zeri helduko genion. Bere burua aurkeztearekin bat agertu da, gero, bere euskararekiko eta Bilborekiko grina eta horiek eta beste izan dira ordubetekoaren ardatz: etorri barriak euskararen munduratzea izango dugu gakoa. Eta euskaldunon gogoa, geureari zoriontsu eusteko bermea. Arrazakeria baino, diruagatiko […]
Erronda kaleko DDT banatzailean eta Gatazka Gunean egiten du lan egunean sei orduz. Momentu gozoak ematen dizkio horrek ere noizbehinka. Eske etorriari liburu-aholkuak egin eta denbora bat garrenean esker ona adierazteko itzulitakoan, kasu. Q liburua eman dute euskaraz azken Durangokoan DDTkoek, hain gogo onez irakurri zuten obra euskaraz irakurtzeko aukera […]
HIRIA kolektiboan dabil Oihane eta arkitektura eta hirigintzan ditu bizibide. Duela hilabete batzuetako elkarrizketa oparoari jarraitu diogu, zeresan handia duelakoan. Gaurkoan honako gai hauek ardatz hartuta: * zer egingo zenuke Bilbo hirian hirigintza eta arkitektura gaietan erabakiak zeure esku baleude? * esku artean darabiltzan proiektuak: Corazon de María plazaren berregokitzea […]
