2

+Santutxun bertan jaioa Joseba, eukaraz berba egitea zaila zen sasoi batean. Ama errigoitiarraren sabeletik secaren, baina, euskararekiko grina, eta 15 urteren bueltan Gallagatarren tabernan biltzen zen bere adineko batzuekin beraien kabuz euskara lantzeko, Zamarriparen gramatika liburua lagun zutela. Gerora seme-alabak izan zituzten eta Karmelo ikastola sortu zuten, ondoren Kirikiño ikastolaren […]

Hogetiabost urteko bilbotarra, aspaldian dabil informatika gaietan “harrapatuta” Ugaitz. Bilbao Open Day 09 izenpean software eta hardware askearen bidez egindako arte-lanak edota lizentzia askeen bitartez plazaratutakoak ardatz hartzen dituzten jardunaldiak antolatu ditu Arte Libre Digital plataformak. Urriaren 22 eta 25 artean mintzaldi, ikastaro-tailer, sorkuntza-ekitaldi eta jaialdi ugari izango ditugu Bilbon […]

Olatz Zubietak bost urte inguru darama beste kide batzuekin Bilbon, komunitate mailako prozesu zuzentzaileak (procesos correctores comunitarios) metodologiaren bidez lan egiten gizarte hezitzaile gisa. Bilboko udaleko eskola-osasun zerbitzuak urteak daramatza ere horretan eta haien bidez ezagutu zuenean lan-metodo hori Madrilera jo zuen Myrta Cuccoren eskutik trebatzera. Handik bueltan Marie Langer […]

Gure artean informatika-tresnak hobeto erabiltzen laguntzen diardu Txopik azken urteetan. Udondoko hack-labean asko ikasitakoa, Indymedia-Euskal Herrian lanean hasieratik, software librearen hedatzaile eta hezitzaile,… Ordubetea labur izan zaigu horrenbeste berbagai eman dezakeen Txopirekin berbaz. Gaur oinarrizko tresna batzuk (wikiak, blogak, twitter,…), mezuen zifratzea, internet-zerbitzari autonomoak (sindominio, arise, mundurat,…), zifratzea edo enkriptazioa […]

Itzultzaile egiten du lan Noemik, baina hori baino gogokoagoa du genero beltza eta horixe izan dugu gaur berbagai nagusi. Agatha Christie-ren liburu mordoa irakurri zituen txikitan eta, antza, literaturan oso balioetsia ez den genero horretako egile kutunen berri eman digu gaurko saioan. Hala nola, Sarah Paretsky, gaurko gizarte gaiak lantzen […]

Bilbon azaroan OUT bulegoak proposatutako topaketan izan zen Lutxo, aspalditxo gogoetagai duen hiriko bizia eta herritarrek hori aldatzeko duten gaitasuna aztertzen zelako. Garai batean euren kabuz kalean ibili ohi ziren ume-taldeak ez dira ikusten gaur egun, gero eta jende nagusiagoa ageri da kaleko “argazkian”, administrazioak baliabideak kudeatu eta oinarrizkoak bermatzen […]

Bilboko plaza biribilean aurkitu genuen pankarta baten atzean. Panda Software enpresak ehundaka langile Bilboko egoitzan, eta, dirudienez, lan-baldintza berezi samarrak bertan. Horri aurre egin nahi omen dio CNTko kide den langile batek, baina, hori jakin eta astebetegarrenean kaleratua izan da. Epaiketaren berri, ekainean espero dugu, eta itxaropentsu dira CNTn horren […]

Udabarrian gogo betean izaten da Jon, eta aurten ere gogotsu etorri zaigu Bilbo Hiria Irratira berbaz. Kantak ere berak aukeratuta Fredy Fender, Ry Cooder, Flaco Jimenez eta Oscar Tellez, besteak beste musikan eta kantuan. Uztailaren 2an Bilbon jotzekoak Cooder eta Jimenez, eta horren eta udabarri honetako beste kontzertuen ilusioaz dabil […]