IÑAKI (Patxi Lurra): blogaria, aita izateari buruz: Korrikak 2000. kilometroa Bilbon. Noren esku lekukoa? Aitabarri talde baten esku. Nondik ekimena? Iñakik lehenengo umearen zain zela bere blogean hasitako idatzi-sorta batetik. Aitaren rolaz eta azken urteetan ematen ari den  aldaketaz-eta hausnartuz. Umeen haz/hezkuntzan berdintasuna, maitasuna eta armonia muinean izan behar omen […]

Esku era jardunaldiak antolatu ditu Bilbon duela aste batzuk Topaguneak (www.topagunea.org), sormena ardatz hartuta, eta horren aitxakitan ekarri dugu Iker irratira. Asapala euskara elkartean dabil santutxuarra duela urte askotxo eta Mahatserriko (Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Arbolantxa,… inguruak) euskara talde horren jardueraz eta Bilbokoaz mintzatu gara saioaren lehen zatian: Berton aldizkaria, berbalagun […]

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan dihardu Mirenek azken urteetan ikertzen, irakasten eta kudeaketa zereginetan ere. Ikasteko gogo ase-ezina duenez, pribilejioa da berarentzat hori, unibertsitateko irakasleek izan ohi duten askatasunagatik. Besteak beste, industriari bere prozesuak hobetzen laguntzen diote unibertsitatetik, gas kutsakorrek ahalik eta eragin kaltegarririk txikiena izan dezaten airean. Dena den, Mirenen […]

Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison. Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan […]

Txikitan gelako marrazkilaririk trebeena-edo, beti marrazkiaren inguruan ibili izandakoa. Bere hitzetan, hortik ateratzen da noizbehinka (zeregin “serioa” Ez delako beldurrez,…) baina horrelakoetan beti pizten zaio barruko alarma, bere bide “zuzena” marrazkian aritzea dela gogoraraziz. Alicia neskalagunarekin abian jarri berri duen proiektua, astean behin komiki-ale bat plazaratko duen webgunea: www.norbaitezagutu.com. Jendeak […]

HIRIA kolektiboan diardu Oihanek eta arkitektura eta hirigintzan lanbide gisa ere bai, beste kide batzuekin. Gure hiriak diseinatuko dituen emakumea jaio ote da? Horixe, besteak beste, buruan duen ametsetako bat, Bilbo Hiria Irratira ekarri duen komikian agertzen den emakumeak duen ametsaren antzekoa. Izan ere gizonezkoak izan dira historian zehar gure […]

Kultur-artekotasuna eta migrazioak dira LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren gai bereziak. Liburu-denda hutsa baino, irakurketa eta kultura zabaltzen lagundu nahiak bultzatuta ekin zioten berak eta Teresak, nork bere aldetik, proiektu banari eta denboraz jabetu ziren elkar-lanean gehiago egingo zutela. Maiatzaren 2ko kalean dute euren txokoa, baina ahal denero, bertatik ateratzen dira eurena […]

Bere burua aurkezteko eskatu eta Arte Ederrak ikasitakoa dela, barne-diseinuan eta diseinu grafikoan diarduela eta arte kontuei buruzko edizio proiektu baten arduradun dabilela jakin dugu, bere doktore-tesia egiten duen artean… asti gutxi aspertzeko! BELCRO proiektuaz mintzatu zaigu Izaskun hasteko. 1000na aleko hiru argitalpen orain arte. Hirurak diseinu grafikoan dabiltzan gazteen […]

Droga-arazoak gainditzen laguntzea da gaur egun Idoiaren lana. Bilbo Zaharreko Naja kalean den AUZOLAN zentroan dabil orain, familia-medikua bada ere, normalean psikiatrian berezitutako medikuak ari diren lanean. Neurriz kanpo hartutakoan eta bakoitzaren izaeraren arabera arazo latza bihur daiteke droga-kontsumoa. Arazoa gainditzeko bide ugari uztartu behar izan ohi da: pertsona bera […]