Sarri esan dugu remake eta rebooten garaia bizi duela zinemak. Ikus-entzunezko piztia behin eta berriro eraldatu, moldatu, birjaio eta metaformatzen da gure aroan, jada badakizkien istorioak behin eta berriro kontatzeko erregutzen duen ume setatiaren pasioarekin. Moldaketak, pantailaratzeak eta birpantailaratzeak. Behin eta berriro hastearen kultura “audiobisualean” hezi eta hazi gara. Ohikoa […]

Erraza da etsiak jota egotea. Erraza, beste Ez Dok Hamairu bat behar dugu, esatea. Eraikitzea, inoiz izan ez dugun Arkadia zoriontsua, geure buruetan. Gazterik gabeko gaztedi bat, herritarrik gabeko herri bat, bilbaotarrik gabeko Bilbo bat, historiarik gabeko iragan bat erreklamatzea bezala. Baina, lehen eremuz kanpoko sotoa da hau, eta Ibon […]

Alfama, Lisboako gunerik zaharrena omen dena. Portugalen “orduko” kolonialismoaz aritu ginen aurreko atalean. Tabu mendiaz. Mapaz eta lurraldeaz. Berriro hasteaz. Azken hasieraz. Portugaldarrak Afrikan zebiltzan, eta euskaldunak Portugalen. 1914 hartan. Klasikoen gordailuan Juan Bautista Bilbao “Batxi”ren kronikak aurkitu dugu.“Hau mundu arrano hau” liburutik. Koldo Izagirrek dion bezala “Telegrafoz albiste bitxiak […]

Ekintza hitzarekin nahaste zaleak gara, edo zale izan gabe ere, hala egiten dugu behin eta berriz.  Berriro hasteari buruz aritu ginen aurreko astean, eta hala hasi ginen 501 atalarekin: Urtero hasten delako deitu genion esperimentuan. Hastea erabaki dugu, eta hasteak gurean idaztea, edo idazten hastea, edo idastea eskatzen du. Baina […]

Ehun ginen. Ez, baina gure kontuen arabera, izan gara 34. Honako hauek, inolako ordenarik gabe, ez alfabetiko ez agerpenaren araberako. Inolako ordenarik gabe gertatu direlako hemen gauzak. Ekaitz Hernandez, Iratxe Fresneda, Erlantz Ibargurengoitia, Xabier Landabidea, Ana Morales, Ibon Burgoa, Isidro Elgezabal, Julen Azpitarte, Naiara Gonzalez, Jaume Gelabert, Anartz Bilbao, Rebeka […]

Gauza arraroak egin ohi dira telesailekin jarraitzearren, denboraldi berriak egitearren. Begira Twin Peaksen bigarren denboraldiaren bigarren erdia. Edo laburtu Goenkaleren lerro narratiboa sekula ikusi ez duenari, ea gogoa pizten zaion. Badakigu Joseba zertan dabilen azken aldi honetan. Ez GPSz kontrolatuta dugulako, tarteka txiokinean nork edo nork esaten duen arren non […]

Gaurkoan, hiru gonbidatu berezi bezain errepikaezin izango ditugu. Lehena gurekin dago gurekin hemen, Gaztea irratitik ezagunagoa izango zaizuen ahotsa pertsonan, Oihan Vega. Bigarrena grabatuta ekarri dugu, baina berea izan da guzti hau hasi zuen bizipena. Xerezaderen Artxiboko Ana Isabel Morales. Hirugarrena berriz, gaurko saioaren leit motifa bera da. Izpirituan ekarri […]

  Denbora. Zezenak. Zenbakiak. Zonbiak. Mila Jovovic. Mojeak. Isabelle Adjani. Banpiroak. Luc Besson. Lurrikara afinatzaileak. Lurrinak. Hippiak. Pensilvania, Transilvania eta Castlevania. San Francisco eta Calatrava. Ez hanka ez buru, musika-saioa ez den honetan.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/160503eremuz_betelamna_hiru.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Nork ez du entzun, gutxien espero zuenean. Esaldia. Munduko normatasun osoarekin esaten da. Hiru hitz eta sei silabatako perpausa, batzuentzat apenas zaratarik ateratzen ez duena, eta beste batzuentzako isildu ezineko danbatekoa. Gaurko saioa, normaltasun alien horri eskaini nahi izan diogu, normala eta arraroa, norberarena eta bestearena, propio sentitzen dena eta […]