Aurreko hiru saioetan musikak zinean duen garrantziari erabateko protagonismoa eman ostean, 21. saio hau François Truffaut zinemagile handiak zeluloidean hilezkortu zuen Antoine Doinel pertsonaiaren inguruan antolatu dugu. Antonie Doinel, Truffauten lau filmetako protagonista eta beronen alteregoa behin baino gehiagotan. Izan ere, esan ohi da Antoine Doinelek protagonizaturiko lau filmak –eta, […]

Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren […]

Film gehienek musika darabilte. Girotze moduan, erritmoa emateko, istorioan zeresana duelako, gutizia artistikoagatik, edo auskalo beste zenbat kausa misteriotsu eta inefablegatik. Beste batzuek musika, bidaide ez ezik, protagonista ere bilakatzen dute. Pertsonaiek abestu eta dantzatu egiten dute. Horietaz hitz egiten eman dugu saio osoa. Soinu banda bihurtzen da filmaren benetako […]

Kriminalak eta zinema edo zinema eta kriminalak. Bonnie eta Clyde, Henry, Pickpocket, Natural Born Killers, Good Night and Good Luck, eta beste. Aspaldiko partez saioaren atal finkoei ekingo diegu berriro. Mirande eta Kafka ere gonbidatu bezala etorriko dira, saioan parte hartzera. Eremuz kanpo-ren 17. saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

16. saioa: Esanak eta Entzunak. “Zein da zure anbizio gorena?” “Hilezkor bihurtzea. Eta gero, hiltzea.” Hau eta beste esaldi, elkarrizketa eta testu mordo bat, zinematik hartutako aipuei eskainitako saio berezian. Godard, Groucho, Tarantino, Wenders, Welles, Allen, Solondz… eta bi ahots gonbidatu. Zinemak, irudiak ez ezik, esaldiak ere utzi dizkigulako. Irratsaio […]