Esnatu, kanpalariok! Ez ahantzi botak! Hotz dago gaur Hotz egoten da beti! Miamin al gaude? Ez dut uste! Meteorologia zerbitzuak elur-ekaitza igarri du! Baina bada gauza zirraragarriagorik! Hotza! Bereziki hotza! Denon ahotan dagoen galdera Aho zimur eta urdinduetan… Etorriko al da Phil bere itzalari begiratzera? Punsutawney Phil! Bai, animalien lagunok! […]

Barrualdea. Eguna. Eliza bat. Abadeaz gain dozena erdi pertsona bildu dira jaunartzera. Zuri beltzez dakuskigun aurpegi eta janzkerek ipar europako klimaren hotza iradokitzen digute. Aurpegiak, keinuak, hitzak, eskuak, bizkarrak, pertsonak. Nork behar du soinu banda, argi-itzalez plano perfektoak sor daitezkeenean? Zergatik gehitu behar ez den musika kanpaien, elizako organoaren, pausuen, […]

Gauza jakina da zinemaz bakarrik ez dela bizi emakume/gizon garaikidea. Aspaldi ohartu ginen Eremuz Kanpon. Programazioa eten egin da. Jende gehiena ez dago begira, ez dago erne. Lotan dago, edo tabernan. Larrua jotzen ere izango da baten bat. Telebistari begira dagoenak, irratiari itsatsita dagoenak, ez du programazio arruntik merezi. Estepan […]

Zinema fikzioa errealitate mozorrotzen saiatu da askotan. Dikotomia horretan, mozorrotzeak berezko garrantzia izan du beti. Sinpsondarrek gaztigatu izan digute: hemen zaldi pintatuak erabiltzen ditugu zebrarena egiteko, eta zebra pintatuak zaldiak irudikatzeko. Mozorroen bidez pertsonaia ezberdinak eraiki daitezke, adibidez, ‘Some like it hot’ pelikularen Josephine eta Daphne musikariak, ‘Irma la douce’ […]

OHARRA: Gaur hizpide izango dugun filma ikustea gomendagarria, saioa entzun aurretik. Azpitituluak.com-en eskuragarri daude euskarazko azpidatziak. Filmazpitek euskaratuta. Ez dira Xabier Aramendik ohi dituenak bezain lisergikoak, ez duzu hitz berri ezinezkorik deskubrituko, ez eta hatxe nonahikoaren balio espresibo berriez ohartuko, baina filma ulertu egingo duzu.OHARRAREN AMAIERA 1973. Eskozia Ipar-Mendebaldeko Hebridak. […]

Hitzak eta musikak, paperak eta ahotsak, irudiak eta testu idatziak elkar gurutzatu, elkar agurtu, elkarrekin tarte bat egin eta elkarrengandik ikasten eta elkarrekin haserretzen diren pasarte horiek. Lagun zaharrak eta lagun berriak. Bide berriak, bide guztiak. Pop-aren inguruko fanzine txukunak eta zinemaren inguruko irratsaio eskasak behar baititugu. Kathleen Hannahk Bikini […]

2014 geroz eta urrunago hark utzi zizkigun artean, hirugarren denboraldiko zortzigarren hau: soinu bandei eskainia. Hiru beharrean bi gaurkoan: Eneko Olazabal eta Josu Zabalaren eskutik arnasa hartzeko moduko saioa. Bi kide, hiruren beharrean. Eta hiru arau soilik: Pop Kantarik ez Orain arte aipatutako filmik ez Ohiko artistarik ez (eta salbuespen […]