Sinestun gara, fededun, gezur askorekin. Gezur-zale, fikzio-zale gara beste ezeren gainetik, eta oporrotan ohi ez dugun, edo pantaila bezainbat bisitatzen ez dugun fikzo-tenplurik bisitatu dugu. Txabi eta Eneko, museoan, Teoren liburuxka batean bageunde bezala. Zaragoza, Brusela. Goya, Brueghel, eta aldiriak. Eta itzuli gara pertsona hobe, aratzago, bidezkoago. Bai zera, baina […]

DOGMA 95 Copenhaguen 1995ean sortutako zinemagile-kolektiboa da. DOGMA 95ek egungo zinemaren jarrera jakin batzuen aurka borrokatzea du xede. DOGMA 95 sabotaje-ekintza da! (…) Zin dagit, zuzendari naizen heinean nire gustu pertsonala at utziko dudala. Ez naiz artista dagoeneko. Uko egingo diot artelana sortzeari, une bakoitza osotasuna baino garrantzitsuagoa baita askoz. […]

Txikitakoak. Orain baino txikiago ginenekoak. Garen gorputz hauek bolumen eskasagoa okupatzen zuten munduan. Likido batean murgilduz gero kantitate txikiagoa desplazatuko zuketen orduan. Txikiagoak ginen, eta berriagoa zen mundua, eta usain eta zapore berezia hartzen genien gauzei. Oraindik ere irauten duten gauza berrien usain eta zaporea hartzen genien soinu eta irudi […]

Denbora gutxian, jarraian ikusten diren filmek nolabaiteko harremana eraikitzen dute euren artean, memoria sobera zehatza ez dugunon buruetan behinik behin. Garai bertsuan ezagutu edo erosi ditugun diskoek bezala. Nahasten dira datuak, istorioak, esanak eta eginak, eta konturatzerako mahaiaren bueltan irudikatzen ditugu protagonista guztiak, hitz aspertuan, akaso gutaz, eurak jarraian ikusi […]

81 amomarengandik (edo amama, edo amonarengandik… ) omen gatoz, teoria Oteiziarraren garaiko interpretazioak gorabehera. Izan 81 edo ehun eta laurogeita hamaika, Gustave Courbeten “Munduaren jatorria” margolana oroitzea besterik ez dago oteiziar jarri eta munduaren ikuskera serial hau berehala ulertzeko. Ezinbestean beste norbaiten barnetik gatoz. Barru eta kanpo, atze eta aurre, […]

Garai bitxiak bizi ditugu. Edo garai bitxiek bizi gaituzte. Elkarlan eta elkartruke basatiaren aroak. Gainjartze eta erremixarenak, jaitsi eta igotzearenak, kopiatu eta sortzearenak. Aldi estrainoa da gurea. Konturatzen garena baino gehiago. Ohitu egin gara informazioaren zurrunbilo nahaspilatsu eta azeleratu honetara. Normala da guretzat, honetara jaurtikiak izan baikinen aspaldi. Baina noiz […]

Jende ezezaguna, gauza ezezagunak egiten. Jarri arraro, arrotz, nahi dena jarri. Denborak aurrera egin ahala, gauza ezezagun horiek ez dira izango hain ezezagun, errepikapen hutsak eraginda. Horrelakoak gara ugaztunak. Ezagutzen dugu, dagitena. Logika hartu diogu, hartu izan diogun moduan guk geuk egiten ditugun hainbeste gauzari, eta hainbati hartu gabe ere, […]

2015 urtea. Mendi lasterketak ez dira oraindik debekatu Euskal Herrian, eta ez gara herrialde independente ez eta feminista ere. 2015 urtea. Martin Larralde eta Sarrionaindia ez dira etxera itzuli, eta itzuli izan balira zer… 2015 urtea. Napoleon txerriak ez gaitu denak PACMA bozkatzeko konbentzitu; bai, ordea, UPyDk baino gehiago antza. […]