Ezpata eta zorroa. Ekintza, ezekintza eta bata eta bestearen ondorioak. Horretaz jardungo gara gaur, hirugarren denboraldiko hogeita zazpigarren Eremuz Kanpo honetan. Samuraiak lagun. Zuri beltzezkoak eta kolorekoak. Hori eta beltz eta zuri deritzegun azalak dituzten soldadu horiek. Argazkizkoak, marrazkizkoak, argi eta soinudun haragi imaginatuak zinema eta telebistako pantailetan. Jabeen alde, […]

[Bilboko Kafe Antzokian Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrena ospatzeko zuzenean egindako saioa, edizio edo aldaketarik gabe, barretxo, eztul, distortsio eta beste poltergeistak bere horretan utzirik] Irratia. Zinema. Korapilo hori. Behinola Frank Zappak esan ei zuen musikaz idaztea arkitektura dantzatzea bezala zela. Pentsa, zer den, zinemari buruzko irratsaio bat egitea. Are […]

Jean Luc gurearen inguruan bueltaka, orbitan aritu ginen Eremuz Kanporen hirugarren denboraldiko hogeita bigarren saioan. Bi saio gehiago joan dira ordutik: John Zornen Filmworks sailari eskainitako esplorazioa eta Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari, III. Xerezadejaian Mikel Ayllonen liburu aparteko (eta ezin apartatuzkoan) oinarritutako irakurketan oinarritutakoa. Aldi berean tartean JLG 1 […]

Barrualdea. Eguna. Taberna bat. Hiru lagun, hiruki bat: Odile, Franz eta Arthur. Minutuko isilune bat egitea erabaki dute, ez inor hil delako, esateko ezer ez dutelako baizik. Minutu bat, 36 segundo irauten duena, baina eternalekoa zaiguna, eurak ez ezik taberna osoa, autoak eta edalontzien beira-talkak ere isildu baitira. Musika jarri, […]

Filmek aretoak utzi dituzte, beste pantailetara jauzi egiteko. Hainbat aretok filmak ere utzi dituzte, eta ematen dituzte kontzertuak, operak, telesail estreinaldiak edo hankapilota partida ustez garrantzitsuak. Gu hartzen gaituen eraikin hau bera izana da zinema-areto, eta sarreran du orain proiektagailua, jendeak zigarreta erretzera ateratzen delarik edariak bertan sostenga ditzan, aterkiak […]

Kanpoa eta barrua kategoria erlatiboak dira, elkar behar dutenak. Heterodefinituak. Kontingenteak. Beste zerbaitekiko da zerbait kanpoko edo barruko, edo, bestela esanda, kanpotik definitzen dugu barrua, eta barrutik kanpoa. Zinemak, begirada izanik adierazpidearen ardatz behinena, etengabeko jokoa izan du kanpo-barruekin. Begiratua eta begiratzen duena. Pantailaratua eta ikuslea. Mugak argi, lerroa sendo. […]

Literatura zer da? Zer da zinema? Zer da irratia, erremixaren aroan? Arauak argi, gidalerroak zorrotz, heldulekuak sendo, Eremuz Kanpo eta Celosamente Gordearen arteko elkarlanaren elkarnahasketaren lehenengo bertsio honetan. Ez bedi izan Arrosa Erremixen artean azkena. Jaisteko, sakatu HEMEN. https://archive.org/download/3X18ZelozCanpo/3X18%20Zeloz%20Canpo.mp3