Bilboko Aratusteak baditu jaien ordezkariak. Ibon Koteron Agorria eta Gemma Martínez Fernández aukeratu dituzte 2022ko Bilboko Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren, urteko festarik harrigarrienaren enbaxadore biak. Entretenimendua eta dibertsioa emango dizkiete, zalantza barik, hiriko inauteriei, pandemiaren ondorioz 2021eko geldialdiaren ondoren, otsailaren 19tik martxoaren 1era bitartean hiriko hainbat txokotan ospatuko […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka deialdiari esker estreinatu da Oier Zuñigaren Eresia. Lurra arin bekizu, ama ikuskizuna. Doluaren inguruko antzezlana edo ikuskizuna. Emaitza ikuskizun eszeniko hibrido bat da: obrak badu antzerkitik, baina badu, halaber, dantzatik, kantutik eta performancetik ere. Ez ohiko dramaturgia proposatzen dute, Eneko Gil, Belen Cruz eta Oier Zuñiga […]
Gaurkoan gorputzaren tenperaturaz mintzatu gara Oier Gorosabelekin, gorputzak hotzaren aurrean beroa sortzen ikasi dezake, izan ere txikitan umeak garenean berez egiten dugu. Bere esperientzia konpartitu du. Edozeinek egin dezake gauza bera. Ez dago denendako balio duen formularik, jakina: «hozkirritasun» arazoak gradu desberdinak izan ditzake; gorputzak ez du berdin erantzungo aurretik […]
Asteburuan estreinatuko dute Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Kingdom/Erresuma/Reino, Shakespeareren tragediak oinarri dituen antzezlana dugu. Calixto Bietok zuzendu du eta Bernardo Atxagak egokituta. Lehenengo emanaldia ostiralean izango da, hilak 11, 19:00etan. Idazle ingelesaren tragediak laburtzen dituen egokitzapena egin du zuzendariak. Betiere haren esentzia gordez. Honako hauek osatzen dute aktoreen zerrenda: José […]
Bigarren Euskaraldiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Pandemiaren eragina ukaezina izan arren, 2020ko amaieran egindako ariketa sozialak hizkuntza portaerei eragin ziela berretsi dute. Aurreko astean aurkeztutako ikerketaren zehetasun batzuk ezagutzeko asmoz Arrate Illaro euskaraldiko arduraduna. 2020ko euskaraldia ez zen lehenengoa bezalakoa izan, pandemian bete betean harrapatu zuen eta ariketa sozialak […]
Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da, eta gaurko zinema tartean Ane Urkiolak aztertu du. 2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen. Bi munduren arteko talka erakusten digu, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak. Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria […]
Arriaga Antzokian ostiralean estreinatuko da Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria. Calixto Bieitok zuzendutako proiektu honek bi muntaia ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehenik, euskarazko bertsioa estreinatuko da, Bernardo Atxagak egokitu duena, Larrakoetxearen testu batzuetatik abiatuta. Ostiral honetan estreinatuko da, otsailaren 11n, 19:00etan. Emanaldi bana egongo da ere larunbatean, hilaren 12an, eta […]
Bilboko Udalak eta Ecovidrio eta Ecoembes entitateek, aurten ere, “BIRZIKLATU!” kanpaina egingo dute, Bilboko gazteak ohartarazteko etxean eta eguneroko bizitzan hiri-hondakinak birziklatzearen garrantziaz. Aurreko aldietan zer arrakasta izan zuen ikusirik –iaz, parte hartu zuten ikastetxeek 10etik 8,92 kalifikazioa eman zioten–, hiru entitateek ostera ere bildu dituzte indarrak ekimena abian jartzeko, […]
Bilboko Konpartsak gaur goizean adierazi dute 2022ko jai-urtea Nagusia* egitea erabaki dutela. Azken bi urteotan ezohiko egoera bizi izan dugu eta horri buelta emateko asmo sendoa dutela azpimarratu dute “Irria, poztasuna eta jaiak berreskuratzeko urtea da aurtengoa, horrexegatik 2022a Nagusi* egingo dugula”. Konpartsok irailean hasi gien aurtengo Aratusteak, Txosnaganerako mendi-martxa, […]
Santa Ageda bezpera honetan, ohiturekin jarraituz kantu kantari ibiliko gara. Usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz. Arratsaldeko zazpietan hasiko dute ibilbidea Kirikiño Ikastolaren atarian, Gabriel aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleak ere kantuan aterako dira gaurkoa 13:;00etan hasita arratsalde osoan zehar eskean […]
