Aste Santua ate joka dugun honetan Gazteolako lagunak batu zaizkigu irratira. Oporretarako eskaintza bereziak prestatu dituzte, euskaraz Bilboko erdigunean jolasteko eta ikasteko. Batetik gaztetxoenentzat antzerki tailerrak antolatu dituzte eta bestetik euskara indartzeko ikastaroak ere prestatu dituzte beti ere ondo pasatzea eta gozatzearen helburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_gazteola_unai.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoan bi dokumentalen gomendioa egin digu Ane Urkiolak. Biek komunikazioaren beharraz berba egiten dute, lan berezia eta begirada ezberdina eskaintzen dutenak. Las letras de Jordi Maria Fernandez Iriartek zuzendu zuen 2019an. Jordi da dokumentaleko protagonista, duela 51 urte jaio zen garun-paralisiarekin. Hala ere, ez da gaixotzat hartzen. Hitz egiterik ez […]
Ostegunarekin abiatuko dira Bilboko aratusteak, konpartsetako Ioritz batu zaigu gure sintoniara. Aurreko asteburuko kopla eta torraden lehiaketan izandako giro aparta azpimarratu du. Gaurtik asteartera bitarte antolatutakoaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saila izan bada, lortu dute, lan asko egin ostean inauteriak antolatu eta dei egin dute bilbotarrei parte hartzera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen. […]
Ibon Koteron musikaria eta Gemma Martinez aktorea hautatu ditu Bilboko Jai Batzorde Mistoak aurtengo “Farolin” eta “Zaranbolas”, Bizkaiko hiriburuko inauterietako pertsonaia nagusi, alegia. Umorezko “epaia” egingo diete biei otsailaren. Pozik agertu da Ibon Farolin izendatu dutelako eta dagoeneko pertsonaian bete betean sartu da. Musikaz berba egin dugu, jai herrikoietan duen […]
Pagasarri Bilbon dugun mendia da. Bilboko herritarrek gehien bisitatzen duten mendia eta, ziurrenik, gehien maite dutena. Baina Bilboko hiri handiarekiko hurbiltasun beragatik, Pagasarriko mendigunea azpiegitura ugari igarotzeko erabiltzen da (errepideak, autobideak, linea elektrikoak, Artigasko zabortegia), bertako baliabideak erabilak izan dira (zortzi harrobi, horietako bat gaur egun ustiatzen ari dena) eta […]
Inoiz aipatu dugun legez, gizakiaren gorputza 37 gradu zentigradura mantendu behar da ondo funtzionatzeko. Izerdia, eskuarki, tenperatura jaisteko premia dagoenean agertzen da, eta oso eraginkorra da, gorputzaren tenperatura bizkor jaisten duelako. Hain bizkor ezen doministikuren bat edo beste ere ager daitekeen erantzun erreflexu moduan. Baina doministiku horrek ez du esan […]
Hautsi zen anphora! Lelopean ospatuko da Loraldia Festibalaren 8. edizioa martxoaren 7a eta 27a bitartean. Egitarauak kultur adierazpen anitzez jantzitako proposamenak biltzen ditu, 18 egunez Bilboko 14 gune ezberdin hartuko dituenak. Musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, kale arteak, artea, dastaketak… Denetarik biltzen du eta, ohikoa denez, diziplina desberdinen arteko bat-egitea ere […]
Elkar fundazioak aurtengo ilustrazio eta ipuin lehiaketarako deialdia abiatu du. Sariketak haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea» du helburu; horrez gain, sormena bultzatu nahi dute. Aurten 14.edizioa izango da eta iazko parte hartzea errepikatu nahiko lukete, izan ere aurreko urte 11 mila gazte inguruk parte hartu zuen. 2022ko lehiaketa hiru […]
Jaialdia martxoaren 28an abiatuko da. Anjel Lertxundi idazlearen “Itzuliz usu begiak” saiakeran inspiratutako titulua izango du Gutun Zuria Bilbao 2022k, Itzuliz usu . Jaialdia etengabe itzultzen ari den mundu bati begiratzen dio, ez bakarrik fenomeno literario gisa, baizik eta munduan egoteko modu gisa. Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Cristina Morales, […]
Zinegoakeko 19. edizioa otsailaren 28an hasiko da ofizialki, Arriaga Antzokian egingo den inaugurazioarekin, eta otsailaren 7an amaituko da, astelehenean, sari banaketarekin. Egun horretatik aurrera eta igandera arte, hilak 13, jaialdiaren sail ofiziala modu birtualean gozatu ahal izango da Filmin plataforman, Zinegoakeko kanalaren barruan. Jaialdiak, beraz, iazko formula bikoitza errepikatuko du: […]
