Energia-pobreziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, hainbat talde ekologistak, sindikatuk, auzo-elkartek, etxebizitza-sindikatuk eta gazte-taldek “Sakeoari ez, energiarako eskubidea” dinamika aurkeztu dute, argiaren prezioaren igoera salatzeko. Azken urteko argiaren prezioaren egoerak milaka pertsona pobrezia energetikora bultzatu dituela gogorarazi dute. EAEren kasuan, 10 etxetik 1 pobrezia energetikoko egoeran dago. Hau da, 70.000 […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Doctor Deseo taldeak bira berria aurkeztu du gaur Bilbon. 2019an “maketoen Iraultza” diskoa argitaratu ostean bira egin gabe geratu ziren. Egoera aldatuta berriro oholtzara bueltatuko dira. Joxi izan da gurean, pozik eta gogotsu daudela adierazi digu. Bilbo Apirilaren 22an egongo dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220217_josu_doctor_deseo.mp3 Deskargatu hemen.
Bihotzean Auzo Elkarteak eta Somerako Bizilagunak kalearen gentrifikazioa eta degradazio prozesua salatzeko manifestazioa deitu dute otsailaren 19rako. Somera 1etik hasiko da, 12.00etan. Bide batez, Udalaren ‘pasibotasuna’ salatu eta auzokideen eskaerak entzun ditzaten eskatzen dute. Datorren larunbatean manifestazioa egingo dute Bilboko Somera kaleko bizilagunek, ‘Somera Berpiztu!’ lelopean, kalearen degradazio egoera eta […]
Bilboko aratusteak aurkeztu berri dituzte, Otsailaren 19an abiatuko dira kopla txikien lehiaketarekin, ondoren egun handiak etorriko dira, Otsailaren 14tik martxoren 1era hainbat ekitaldi antolatu ditu eta Jai Batzorde Mistoak. Gaurkoan Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte Ibon Koteron Agorria eta Gemma Martínez Fernández aukeratu dituzte 2022ko Bilboko Aratusteetako Farolin eta […]
Kaotiko taldea bueltan da, gaur bertan lan berria aurkeztu du Bilbon, bueltan dira estudioko bederatzigarren lanarekin. 11 kantu berri, Xabi batu zaigu estudiora. Ekoizpena euren esku geratu da eta ‘filtrorik gabe’ datorrela datoz. Hitzetan ez dago tranparik, sentitzen duten eta ikusten duten hori argi eta garbi adieraziz. Plan b deituriko […]
Egunero jaten dugu, eta gero eta arduratsuagoak izan behar gara; jaten ditugun elikagaiak nondik datozen, zein ibilbide egin duten eta garrantzitsuagoa zein formara ekoiztuak izan diren. Azken urteetan kontzientzia piztu dugu elikaduraren inguruan, izan ere klima aldaketarekin harreman zuzena dauka. Baina hala ere oraindik faktore asko dira ez ditugunak kontrolatzen […]
Musika-Música “NATURA” Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, nagusiki Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, halaber, lehenengo aldiz, Arriaga antzokian, non, martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydinen Kreazioa emango baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin […]
La Fundición elkarteak bere ateak irekiko dizkio magiari 36 urte egingo dituen 2022. urte honetan. ‘ILUSIONISMO’ sorkuntzarekin irekiko dizkio ateak. Jaialdi berri horretan, hiru jardunalditan, orain arte Bilboko aretoko agertoki gainean azaldu ez arren, azken batean beste arte eszeniko bat den diziplinako egungo joerak erakutsiko dira. . “’Ilusionismo” jaialdiaren lehendabiziko […]
22. Korrika martxoaren 31an abiatuko da, Amurriotik eta apirilaren 10ean bukatu, Donostian; ohi bezala, lasterraldiarekin batera kultur egitarau zabala prestatu du AEK-k Korrika Kulturalaren aterkipean. Derion (Bizkaia) aurkeztu dute. Aitziber Balantzategik ekarri dizkigu xehetasunak. Gizarteak AEKri ematen diona eskertzeko eta bueltatzeko helburuarekin sotu zen korrika kulturala eta hamaika ikuskizun programatuko […]
Asteburuaren atarian antzerki proposamen ezberdinak ditugu; bi estreinaldi aipatuko ditugu agendan. Khea Zeatreen berria Sopena izango da ostiralez. Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz […]
