Martxoaren 31n hasiko da Amurrion Korrika. 22. edizioa izango da. Jadanik ari da ilusioa zabaltzen. AEK antolatzen duen lasterketa erraldoia gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon, Korrikaren aurkezpen soziala izango da. Asier Amondo Korrikako koordinatzailearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220324_asier_amando_korrika.mp3 Deskargatu hemen.  

Ibarrekolanda instituko batxilergo artistikoa arriskuan dagoela salatzen hainbat protesta egiten ari dira. uzteko. Martxoaren 21ean ikastetxera bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-ordezkariek  jakinarazi zieten Txurdinagara eramango dutela batxilergo artistikoa. Hezkuntza-komunitatea, oro har (ikasleak, gurasoak eta irakasleak), erabaki horren aurka agertu da. Ez ikasleek, ez irakasleek ez dute Txurdinagara mugitu nahi, ikasleentzat […]

Atxuri eta Bolueta arteko tranbiaren zati berriak 2,3 kilometroko ibilbidea du, eta geltoki berria du Abusun. 5,2 milioi euroko inbertsioa egin da, Eusko Jaurlaritzak  eta Bilboko Udalak finantzatuta. Horrela, Bilboko tranbiak 2,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta 8 kilometroko trazadura izango du, Bolueta eta La Casilla artean 16 geralekurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220322_tranbia.mp3 […]

Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartzen dira. […]

Kultura gizartearen erdigunean kokatuz abiatzen dugu Done Bikendi kaletik zuzeneko emankizun berezia. Kalea eta plaza elkargunea izan da, eta horrela izaten jarraitzeko asmoz, Bilboko erdigunetik arituko gara, plaza-dantza saioa izan dugu. Aurten, Zenbat gara elkarteak  +1 ekimena abian jarri du, hainbat ostiraletan gai baten inguruan, kalean ekimenak antolatzeko asmoz. Gaurkoa […]

EGUNKARIA gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izan da Kafe antzokian.  Bi indarren inguruan aritu gara, botera eta boterekeriaren indarraz, sasi legeaz. Alde batetik boterekeria hori indar fisikora iritsi zena, torturaraino baina horren gainetik beste indar bat aipatu behar da, herri oso baten indarra, herrigintzak izan zuen indarra, euskalgintzak, gaur eguneraino […]

Asteazkenean, martxoaren 16an, Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izango dugu 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian, Joanmari Larrarteren eskutik eta Zenbat Garak antolatutako +1 ekitaldi sortaren baitan. Asteazkenean, herri ekimenez sortutako beste proiektu bi gonbidaturik, euskal gizarte zibilak duen indarraz eta aukerez jardungo dute, Larrartek berak eta Ekhilur zein Labore ekimenetako […]

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Udalekuak 2022 programa aurkeztu dute, haur eta gazteentzako jolas- eta hezkuntza-programen eskaintza zabala biltzen duena. Kanpaina honetan, 7 eta 13 urte bitarteko hiru lurraldeetako 3.973 haurrek hartuko dute parte, uztailaren 1etik 29ra bitarteko 7 eguneko txandetan, 135 euroko guztizko prezioan (hobaririk gabe). Bizkaiak 1.268 […]

Aste honetako irratsaioko protagonistak 6 EMAKUME ZUZENDARI DIRA: Azken 2 urteetako lanak dira denak. TENPRAREN GUARPENA:  Idoia Lahidalga Baglietto, Oihane Puertas Ramirez zuzendutako dokumentala. Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak jasotzen ditu . MY WAY OUT ( ni naiz naizena) : Izaskun Arandiak zuzendu eta ekoiztutako dokumentala.   Kuartk Valley:  Maider Oleagarena. […]