Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Hiri txirrindularien elkarteek -Biziz bizi, kalapie, Bizikleteroak, Gurpilartea eta Balaztak- Covid 19ak sortutako egoera berriari aurre egiteko eta  hiriko mugikortasuna osasun berme guztiekin mantentzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko plana aurkeztu dute. Aldaketa hauek herrialde eta hiri askotan eman dira, pandemiak arnas aparatuari eragiten dio eta bizikletaren erabilera kutsadura murriztuko litzateke. Bizikletak […]

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak pisua elkarbanatzen bizi diren gazteen errealitatea ezagutu eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean irtenbideak bilatzeko #IkaslePisuakZer kanpaina aurkeztu du. Azken asteetan hartutako neurrien artean “pisu hauen alokairuari buruzkoak” falta direla azpimarratu du EGK-K. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200504_maialen_olb_egk.mp3 Deskargatu hemen.

Osasun krisiak eta konfinamenduak utzi digun argazkia aztertzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Ekonomian ondorio larriak izango ditu, horiek aztertzeko Yolanda Yubeto EHUko ekonomia irakaslearengana jo dugu. Krisi honek argi utzi digu nolako gizarte motan bizi garen. Egoera prekario eta zaurgarritasunean jende asko bizi da, edozein aldaketaren aurrean jende asko babesik […]

“Jazarpenari bidea itxi” dinamika martxan jarri dute, Bilboko hainbat eragileren artean sortutako ekimena da. Dinamikaren helburu nagusia da COVID-19 birusaren ondorioz bizi dugun egoera honetan areagotutako poliziaren jazarpen kasuak salatu, eta kaltetuei babesa eta aholkularitza juridikoa ematea da. Alarma egoerak behartutako konfinamenduan emandako gehigikeriak eta eskubide urraketak bildu eta salatu […]

Apirileko #NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren arrakastaren ostean, Elhuyarrek maiatzerako egutegia prestatu du eta lau astetako zientzia eta teknologia erronkak proposatuko ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek. Leire Ferrok ekarri dizkigu maiatzeko erronken argibideak. Gainera zientzalari gazteekin solasaldiak egingo dituzte. Maiatzeko egutegian, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren […]

Igandean apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 83 urte izango dira. Urtero hainbat ekitaldi antolatzen dira gertakaria gogora ekartzeko. Aurten osasun krisia dela eta konfinamendu egoera dela eta bestelakoa izango da. Gernikako bonbardaketaren 83. Urteurrena onlineospatuko da. Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuzek 2020ko apirilaren 24, 25 eta 26rako elkarrekin antolatu […]

Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexek Euskal Herri osoan eta esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Egunean, bataz beste, bi hizkuntz eskubide urraketaren berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexa horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza […]

Lapiko egunean Indabak izaten dira nagusi baina Bilbo Hiria irratiko marmitan Barbantzu, Garbantzu edo txitxirioak sukaldatuko ditugu.Energia handia ematen duen janari osasuntsua dugu Energia hori karbohidrato eta proteinetatik dator. Ez dute ia koiperik, eta gatz mineraletan, burdina, magnesioa, kaltzioa, zinka, potasioa eta fosforoa eskaintzen dute, ezaugarri guzti hauek izanik ezin […]