Irailarekin batera irekitzen da euskara ikasteko matrikulazioa kanpaina, hilabete osoan zehar luzatuko da. Elkarlan euskaltegietan horretan dabiltza. Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegiak osatzen dute elkarlan. Gaurkoan ikasturte berriko erronken eta aukeren inguruan mintzatu gara Jon Maguregi, Isabel Isazelaia eta Nerea Telleriarekin. Eskaintza zabala prestatu dute ikasturte […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Irailaren amaierara arte, kanpaina koloretsua egongo da hiriko kaleetan bilbotarrak euskara ikasteko euskaltegietan izena ematera animatzeko. Matrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik eta azken helburua euskara eguneroko bizimoduan erabiltzea eta herritarrek elkarrizketetan esaten duten lehenengo hitza euskaraz izatea da. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 209.000 euro […]
Zientziaren agertoki handia izango da berriz ere Bizkaia aurtengo irailean Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiari esker, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako topaketa. Irailaren 13tik 29ra egingo da dibulgazio zientifikoko jaialdiaren bigarren edizioa Euskalduna Jauregian eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Juan Ignacio Perez Kultura Zientifikoko katedrako zuzendariak […]
Udan euskara ikasteko modu polita izan daiteke Barnetegian egonaldia egitea. Irailean ere bada aukera, bertatik bertara ezagutzeko asmoz Bakaikuko barnetegira jo dugu.Bertan klase tartean Erlantz Ibargurengoitia Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleak ekarri dizkigu barnetegiko kontuak eta telefonoaren beste aldean hilabete osoa barnetegian egongo den Jon Malax Etxebarria izan dugu. Euskara ikasteko […]
Bigarren urtez, Irailak 22-23an Open House jaialdia ospatuko da Bilbon, Open House, Bilboko ate irekien jaialdi nagusia da. Urtero, asteburu batetan zehar, Bilbok ateak irekiko ditu hiria ezagutzera emateko. Aukera paregabea hiritar zein bisitariek, Bilboko garapena, arkitektura eta hirigintzaren bidez hobeto ulertzeko. Bisitak doakoak dira eta gida baten laguntzaz gauzatuko […]
Iraila sartuta gauden honetan pasatu berri den Abuztuko hilabetera begira jarriko gara eta udazkenean Bilbo hirian izango diren ekitaldi nagusiei begira ere. Dudarik ez dugu azken urteetan Bilbok eraldaketa handiak izan dituela, gero eta turista gehiago dabil gure kaleetan, datu bat, Bilboko Guggenheim museoak 445.147 bisitari jaso ditu ekain uztail […]
Asteburu honetan jakin dugu 2019ko irailean Harrotasunaren Antolatzaileen Europako Elkarteak (EPOA) egiten duten bilera Bilbon egingo dutela. Horixe erabaki dute Vienan elkartu diren 70 elkarteek asteburu honetan egin duten biltzar orokorrean. Bilbo Atenas eta Ibizarekin egon da lehian biltzar hori hartzeko. EPOA harrotasunarekin lotutako mobilizazio eta ospakizunak sustatzen dituzten tokian […]
Bilbao Izan programaren barruan, Begoñako Elizatearen lurretan egon zen Loruri auzoa eta honen historia ezagutzeko aukera izango dute bilbotarrek irailean zehar.Aurreko astean eman zioten hasiera aurtengo edizioari eta aurrekoetan bezala, auzoei begiratuko zaie: Begoñako Elizate zaharraren hedapenari, hain zuzen ere. Miren Tejerok gidatzen ditu ibilbideak eta berarekin batera bistako nondik norakoak ezagutu […]
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Astialdi Foroko eskolek eta federazioek antolatutako formakuntza ikastaroak aurkeztu dituzte , batik bat “astialdiko hezkuntzan hazi, ikasi eta partekatu nahi duten gazteei” bideratuak. Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak eman dizkigu zehetasunak. Egindako aurkezpenean hiru titulazio aurkeztu dira: astialdiko begiralea, zuzendaria eta gizarte […]
Espainiako Vuelta asteazkenean Bizkaira iritsiko da, etapa Oiz puntan amaituko da, eta Euskal Herritik zehar ibiliko denez, erabakitzeko eskubidearen aldarria errepideetara ateratzeko deia egin du Gure Esku Dagok atzo Oizen egin duen ekitaldian. Bizkaiko Aldun Nagusia ere hitz egin du honen arira,Unai Rementeriaren hitzetan, mundu mailako 190 herrialdetan emitituko da lasterketa, […]
