Herri akusazio partikularra pozik agertu da egindako ibilbidearekin, baina lanean jarraituko du “beste ordainketa bidegaberik edo klientelismorik” egon den argitzeko. Erantzukizun politikoak eta penalak eskatu dituzte. Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkortaren aurkako epaiketa euskal gizarteari egindako espoliazioaren barruan  kokatu dute LAB, ESK, Steilas, Bizkaiko EHNE eta HIRU sindikatuek, […]

Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Iruñean “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa. UEUk NUPekin elkarlanean antolatuko du eta helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea izango da. Ainhoa Latatu IkerGazteko arduraduna  izan da gurean. Informazio gehiago: www.ueu.eus/ikergazte https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170221_hizpidea_ainhoa_ikergazte.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Udalak antzinako zirgariak gogorarazi nahi ditu, Olabeaga eta Abandoibarra inguruak lotzen dituen kaleari euren izena jarrita; orain arte Alfonso Churruca kaia izan zena Zirgariak kaia izango da, memoria Historikoaren legea aplikatuta. Kalea atzo goizean inauguratu zuten.  EH Bilduk kale izendegian aldaketak jarraitzea eskatu du eta prozesua bertan behera ez […]

Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta […]

2017ko Ibilaldia Maiatzaren 28an Mungian ospatuko da. “Egunero Alkarregaz” leloa aukeratu dute antolatzaileek, elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen  leloa hain zuzen ere.  Azken txanpan sartuta dabiltza Larramendi ikastolako lagunak, eta ohikoa den moduan Ibilaldia festak ere kantua izango du. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika […]

Berton aldizkariaren ale berria eskua artean Lur Mallea batu zaigu irratira, bertan jasotakoen berri emateko. Bertoneko elkarrizketa Andone Soldevilla eta Jexuxmari Zalakain preso ohiei eginikoa da. Kalera Kalera ekimenean bildutako hausnarketen inguruan mintzatu dira. Berton aldizkarian erreportaje zabala bildu dute Zazpi katu gaztetxearen inguruko urteurrenaren inguruan eta baita errege egunean […]

Gaurko saioan Harriti nesken taldea ezagutu dugu. Andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute 8 nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin  entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal herrian 3 talde dabiltza Andra probak egiten, erakustaldiak egiten dituzte baina talde gehiago sortu […]

Hiruka komunikazioarekin bat egin dugu eta Uribe kostako agerkarian bildutako albisteak ekarri dizkigu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte bete ditu aurten  eta eskualdeko taldearekin mintzatu dira. Joxe Elorrieta Aurrekoetxeak bere bigarren saiakera aurkeztu berri du: Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio […]

EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia da Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, eta horretaz elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarirako. Lander Arbelaitz kazetariak astekariko beste bi gai nabarmendu ditu, emakumeak eta kartzelaren inguruko erreportajea […]