Zurrumurruen aurkako hainbat ekimen sortu dira azken urteetan Euskal Herrian. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan. Bilboko Udala Europako Kontseiluak bultzatutako zurrumurruen aurkako “Communication for integration – C4I” proiektuan ari da parte hartzen beste […]

Berriotxoak gizarte bazterketaren aurka eta gizarte eskubideen alde lan egiten duen plataformak Barakaldon gizarte laguntzen informazioa emateko bulegoa ireki zuen atzo, udako etenaldiaren ostean. 19. urtea da eta orotara 9.000 familia baino gehiagok erabili izan dute bertan ematen duten zerbitzua. Informazio puntuaren irekierarekin batera gogora ekarri nahi izan digute euren […]

Hamar urte bete dituen GetxoPhotok, aurten denboraren joana izango du gai nagusi. Hamar argazkilariren lanak ikusi ahalko dira, iragana, oraina eta etorkizuna, hirurak elkarrekin ikusi ahalko dira, argazkiak denboraren pasatzea aztertuko dute, bakoitzak ikuspuntu batetik. Bisita gidatuak, konferentziak, tailerrak eta proiekzioak izango dira. Erakusketa gehienak kanpoan dira, hori du berezi […]

Bilboko Hiri Antolaketarako planak beste urrats bat eman du eta informazioa fasean sartu da. Udalak 1500.000 InfoBilbao eskuorri berezi banatuko dira. Gaur hiriko 8 barrutietako udaltegietan AurreraGuneetan (informazio-puntuak) hasiko da Bilbao Aurrerago! Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren Berrikuspenaren prozesuaren jarduera. Asier Abaunza Hiri Plangintzako zinegotziak aurkeztu du Bilboko udalean parte hartze […]

Gaurkoan, udako ikastaroetan dabiltzan Gabriel Aresti Euskaltegiko lagunen bisita aprobetxatuta, ikasleek klasean landu dituzten hiru mikro saio grabatu ditugu. Ahots ederrak, ahoskera perfektua eta hiru istorio bitxi entzungo ditugu. Adi entzun eta… bon appétit!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_1.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_2.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_3.mp3 Deskargatu hemen

Argia astekariko Lander Arbelaitz erredaktoreak aste honetako aldizkariko gaien aurrerapena egin digu. Aste honetan Amy Goodman kazetariari Jabi Zabalak eginiko elkarrizketa irakurri dezakegu. AEBetako boterearentzat deserosoa izateaz gain, mundu mailan erreferentziazkoa den Democracy Now telebista saio eta webguneko aurkezle eta gidaria da Goodman. Bestetik Gasteizen, 1936ko altxamendu militarrari aurre egin […]

Gutxi falta da 2016ko Aste Nagusirako. urtero legez, Bilboko konpartsek elkartu eta motorrak berotzeko konpartsakide eguna antolatu dute. Larunbatean ospatuko dute egun berezia, eguerdiko 12etatik iluntze arte antolatu dituzte ekitaldiak Bilboko Areatzan. Bilboko konpartsetako Ikerrek eman digu egunaren berri. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_konpatsakide_eguna.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengo  Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago. Sabino San Vicentek ekarri digu aurtengo nobedadeak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_euakal_encaunter.mp3 Deskargatu hemen.

Gero eta jende gehiago dabil bizikletan gure hirian. Azken hilabetean Bilbon ezbehar larriak izan dira , Ekainaren hasieran harrapatu zuen Bilbobus zerbitzuko autobus batek txirrindularia eta  ondorioz hil egin zen. Biziz bizi elkartea bizikleta erabiltzea du helburu, hiritarron garraiobide giza eta aisialdirako tresna moduan.  Autoekin lehian ibili beharrean Bizi bizi […]