Urriaren 15en Mungian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Udaberriko fasea jokatu ostean, aurrera jarraituko du txapelketak udagoienean. Urriaren 15ean eta saioz saio abenduaren 17an jokatuko den finalera helduko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Xehetasunak ezagutu ditugu Beñat Vidal eta Jone Narbaizaren eskutik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161006_bizkaiko_bertsolari_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Atzo CEAR Euskadi elkarteko kidekin batera eman zuen albistea auzitegiaren erabakiaren berri emateko. Pozik agertu dira eta Eskerrak eman dizkie familiari, CEAR Euskadiri eta babesa agertu dioten eragile sozial, sindikal eta politikoei. Naiara Gutierrez CEAR Euskadiko kideak eman dizkigu albistearen nondik norakoak.17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan […]
Urteurren borobila ospatuko du aurten Berbaizu euskara elkarteak, 25 urte hain zuzen. Urte berezia duda barik eta ekintzaz beteta etorriko da. Jon Itxaurragak ikasturte berriko ekintzak ekarri dizkigu. Sorpresa ugari egongo dira eta hona lehena: Harkaitz Cano egongo da gaur, hilak 5, Irakurleen Txokoan. Saioa 20:00etan izango da Bidarten eta Beti […]
Bilbo bertatik bertara ezagutzeko asmoz auzoz-auzo eta kalez- kale ibiliko gara. Bertako merkatarien istorioak eta pasadizoak ekarriko ditugu gurera. Lehenengo geldialdia Kontxa Jeneralaren kalean egin dugu, Sagaztizabal harategia sartu eta bertan Jose Bizente Sagaztizabalekin egin dugu topo. Elorriotik duela 40 urte etorri eta harategia zabaldu zuen Bilboko erdigunean, nahiz eta […]
Yalah! Telebista saioa sortu berri dute Cuba información elkartearen babesarekin. Saioak borroka politikoan eta elkartasunean sakondu nahi du. Bertan bizi diren Saharar gazteek egiten duten saioak elkartasuna piztea eta borroka politikoa izango ditu helburu. Lehenengo saioa sareratu dute, lehen emankizunean atzera begira eta Saharar gatazkaren nondik norakoak kontatzen dizkigute, historia […]
Hiruka Uribe kosta komunikazioa taldearekin bat egin dugu eta eskualdeko berria ekarri dizkigu Irauntzu Sagarminagak. Lehenengo itsasora begira jarri gara, 2016ko irailaren 23an, euskal kostaldean aurkitu daitezkeen zetazeoak grabatzera itsasoratu ziren Verballenas-eko taldearekin. Kostaldetik 20 milia inguru aldendu ostean, munduko izaki bizidun handienarekin egin zuten topo: 30 metroko luzeradun zere […]
Siria eta Hego Sudan protagonista dituen erakusketa ireki du “Mugarik Gabeko Medikuak” elkarteak Bilboko Areatzan. Gerra sufritzen dutenak ez ahaztea du helburu. Erakusketa berezia da, 3 dimentsiotako betaurrekoen bitartez ikuslea errefuxiatuen kanpamentuan bertan jartzen da, beraz Sirian eta Hego Sudanen bizitzen dutena bizitzeko beste era bat da. Igande arte egongo […]
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Koordinazio Foroko kidea den Bizigay elkarteak, Eskubide sexualak Giza Eskubideen ikuspegitik landuko dituen Ikastaroa antolatu du, urriak 4 eta 6 bitarte burutuko da Boluntan. Ikastaroan sexologia kontzeptu basikoak definituko dituzte, esaterako identitate sexuala. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu saioan hezitzaile […]
Oporretan egon den jende gehiena dagoeneko bueltan da eta kontsumitzaileen elkarteetan erreklamazioak heltzen hasi dira. Aurreko iraileko datekin alderatuta aurten erreklamazio gehiago jaso dituzte, kontsumoa suspertzen ari den seinale. Horrela kontatu digu EKAko kide Jose Luis Segurak. Erreklamaziorik ohikoenak hegazkinen atzerapenak eta bertan behera uzteak izaten dira, aurten gainera Vueling […]
Iraileko prest aldizkari esku artea Lur Mallea kazetaria izan da gurean. Mad Muasel Lore musikaria da azaleko protagonista. Musikaria, musika ikaslea eta irakaslea da, Dansall musika egiten du eta udan han eta hemen ibili da. Bestetik erreportajeak Zorrotzaurren barrena eramango gaitu, Another side of Zorrotzaurre izenburupean, auzotarrek atzera begira eta […]
