Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenek osatutako EZEZEZ taldeak gaur kontzertua du Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean 20:15ean. Unai Madariaga da taldeko abeslaria eta telefonoaren beste aldean izan dugu xehetasun gehiago emateko. Bigarren lanarekin haien estilo eta soinua topatzen ari direla azaldu digu eta gaineratu du orain taldean […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean argitaratu berri duten liburuari buruzko erreportajea: Hazia. Kataluniar bat eta madrildar bat dira Marc eta Kelo, Beizamako baserri batean bizi dira eta zortzi urte daramatzate haziak egiten. Liburuan trikimailuak eta bitxikeriak ere kontatu dituzte. Bestalde, Irunen migratzaileak Hendaiara pasatzen ditueen aktibista bat […]
Berdinki zirku garaikide konpainiak hilabeteko egonaldia egin du Getxon “Leinu” ikuskizuna prestatzen. Nahiz eta estreinu nagusia abenduan izango den, aurrestreinaldia Muxikebarrin egingo dute gaur eta bihar arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak Muxikebarrin bertan edota Rromoko kultur etxean eskuratu daitezke. Koldo Arakistainek eta Irati Gonzalezek osatzen dute Berdinki zirku garaikide konpainia, baina argi […]
Oporrak hartu eta, askotan, jendea gaixotu egiten da eta Oier Gorosabelek azaldu digu zergatia. Sarri ikusten den femomenoa dela azaldu du Gorosabalek eta gorputzaren “superbotere” honek badu arrazoia. Gorasabelen hitzetan, gorputzak autosendakuntza ahalmen handia du eta gure egunerokotasunarekin jarraitzen uzten digu. Hau da, gorputzak lana bukatzea lehenesten du, eta, beraz, […]
Bilboko Zirika gunean aurkeztu zuen Eztizen Artolak bere lehen eleberria, “Gurpilak”. Telefonoaren beste aldean izan dugu eta berak kontatu digu motxiladun ume baten istorioa kontatzen duen eleberria dela. Ihintza da protagonista eta liburuaren hasieran haurra den arren, amaieran jada nerabea da eta, beraz, eleberriak nerabe motxiladun baten buruhausteak ere kontatzen […]
Ara!Gorputz kooperatiba 2018. urtean sortu zuten Ione Fernandez eta Enara Iruretagoienak helburu argi batekin: emakumeek haien gorputzarekin, genitalekin eta hilerokoarekin duten harremanera bueltatu, sakondu eta hobtzea. Formazioak ere eskaintzen dituzte eta hiru urte daramate eskolaz eskola “hilekoa eskoletan” programarekin. Ione Fernandez izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu […]
Azken saioan Aste Nagusian antzerkira joateko ohgitura izaten dan. Azken urteetan eskaintza altuz joan da eta horren inguruan berba egin dugu Galde r Perez Kazetariarekin. Duela 13 urte Pabeloi 6 arteoak ateak zabaldu zituen Aste Nagusi batean eta espazio hori ere izan dugu mintzagai. Zoritzarrez oraindik euskarazko antzerkiaren eskaintza urria […]
Gaurko saioa abiatzeko, Joana, Hegoa eta Guilhem hurbildu zaizkigu, EHZ festibalaren antolakuntzan ari dira eta egunotan Aste Nagusia barrutik bizi ahal izan dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240823_ehzko_lagunak.mp3 Deskargatu hemen.
Algara konpartsak 30 urte bete ditu Aste Nagusian, konpartsakideekin sorreraz eta helburuez solastatzeko aprobetxatu dugu. Liher, Jabi eta Isa batu zaizkigu. Algara konpartsaren ibilbi9dean jai herrikoi eta euskaldunak izate izan duen garrantzia azpimarratu dute. Gabriel Aresti euskaltegiak duela 30 urte ezinbestekoa ikusi zuen gune euskaldun bat sortzea, gaur egun ere […]
Hortzmuga teatro Euskalduna jaurekian eskainiko du “Bidearen amaiera”. Euskaraz ikusteko aukera izango da. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240821_HORTZMUGA.mp3 Deskargatu hemen.
