Duela 8 urte, azaroaren 1ean, Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak euskaraz egindako lehen irratsaio digitala burutu zuten, Bilboko Tas-Tas irratian (eta orduan ez zegoen ordenagailurik irrati horretan). Ordutik hona, Patxiren ustez, euskararen egoera asko aldatu da sarean, baina oraindik, batez ere handiak, “makaltxo gabiltza eta asko dago egiteko” (gogoratu 2010eko […]

Horixe izan da Maider Altuna Biko arloko sexologoak gaurkoan jorratutako gaia: zer da transexuala izatea? Sexu ideantitatearen kontuak nolakoak dira? Zeintzuk dira, esaterako, bikotea lortzeko arazoak? Lan arloan, zerbitzuetan… zein da horien egoera? Gure gizarteak nola hartzen dituen transexualak? Zer dio Quir mugimenduak? Galdera horiei erantzun die Maiderrek hil honen […]

Urriko azken astelehen honetan, Gernikako azokaren hainbat puntu izan ditu mintzagai Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kideak. Hasteko, “kalitatea garestia ateratzen zaiela baserritarrei” esan digu, kontuan hartuta aurten iaz baino 30 saltoki gutxiago izan direla, “kalitatea dela kausa” antolatzaileen ustez. Gero, Gernikako Gazte Asanbladak antolatutako “Lurraren astea” aipatu du eta […]

Ikasturte berriarekin batera Xabier Aierdi soziologo eta EHU irakaslea berriz ere gure artean da. Gaurko saioan, zenbait gogoeta egin dizkigu Gernikako Estatutuaren harira eta egungo egoera politikoari buruz; beti bezala, Xabierren mintzo fresko eta heterodoxoa Bilbo Hiria Irratian entzungai. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081023aierdi.mp3

Gabirel Ezkurdia Nafarroako Bizkaitarrak elkarteko kideak bizkaitarrok nafartarrak garela kontatu digu gaur. Are gehiago, zentzu edo irakurketa hirtorizistatik urrun, gaur ere Gabirelen ustez, argi dago jende askorentzat Nafarroa euskaldunen estatua izan dela. Historiari gaurkotasuna emateko asmoz eta historia bera ez ahazteko, azken asteotan 3 ekimen burutu ditu elkarte honek: Berangoko […]

Datorren ostiralean, urriaren 24an, Durango 1936 Kultur Elkarteak gorazarre egingo die estatu-kolpe faxistari aurre eginez bizitza eman zuten durangar eta iurretarrei, Landako Tximiniaren inguruan eta Plateruena Kafe Antzokian. Beste bi egitasmotan dabil aipatu elkartea, Maria Gonzalez Gorosarrik esan duenez: Durangaldeko ikerketa historiko bat gauzatzea eta faxismoaren biktimei oroitgarri bat jartzea. […]

Duela 3 aste hasi zen Gabriel Aresti euskaltegian 2008-2009ko ikasturtea. Isabel Isazelaia Bilbo Hiria Irratiko esatari eta G. Aresti euskaltegiko Didaktika Saileko arduradunak kontatu digunez, denbora berria hauetan eskaintzak berriztu behar dira: ordu desberdinetako ikastaroak, autoikaskuntza, ordutegi malguak, teknika berriak… Isabelek Euskararen inguruko plangintza osoa falta dela esan digu eta […]

Mundu zabaleko nekazarien elkarteak biltzen dituen Via Campesina erakundeak nazioarteko 3. biltzarra egiten dihardu urriaren 16tik 23ra bitartean. Egun hauetan gai zinez interesgarriak jorratzen ari dira Mozambikeko hiriburuan, Maputon: tokian tokiko nekazaritza subiranotasuna, gazteen eta emakumeen presentzia eta garrantzia sektorean, janari transgenikoen oldarra, enpresa multinazionalen larregizko kontrola, eta abar. EHNE […]

Gaurkoan berri txarrak ekarri dizkigu Jon Iñaki Artetxe Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaile eta komiki adituak: Ipurbeltz komikia desagertu da. Erein argitaletxeak arazo ekonomikoak aipatu ditu 1.977an hasitako bidea bukatutzat emateko. Jon Iñakik kontatu digunez, izen ezagun askok hartu dute parte Ipurbeltzen ibilbidean eta gogora ekarri digu hasiera hartan izandako batzar […]